GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-06-08
- Biarritz
Laguisquet: «Betsenekin badut zalantza txiki bat»
·Ostiraleko entrenamenduaren ostean erabakiko du jokatu edo ez

Jon LEUNDA

BIARRITZ

Biarritz herenegun Parisera abiatu zenean, bazirudien kolpatu guztiak larunbatean jokatzeko moduan izango zituela, baina atzo Patrice Laguisquet Biarrizko entrenatzaileak esandakoaren arabera, oraindik baditu zalantza txiki batzuk.

«Serge Betsenekin badut zalantza txiki bat. Ongi ari da osatzen, baina ostiralera bitarte itxaron egin nahi dut. Biharko entrenamenduaren ostean hartuko dugu erabakia», esan zuen. Hala ere, ezeren okerrik ez dela, hamabostekoan izango da.

Era berean, bihar erabakiko dute Traille jokatzeko moduan dagoen edo ez. Europako Kopako finalean hartu zuen min, eta ordutik sendatu ezinik dabil. Haren parte-hartzeak Betsenenak baino arazo gehiago ekar ditzake. «Ostiralean egingo du proba, eta harekin ere orduan erabakiko dugu jokatzeko moduan dagoen edo ez», esan zuen entrenatzaile lapurtarrak.

Dimitri Yachviliren inguruan, berriz, ez dago zalantzarik. Biarritzen jaurtitzaileak ezin izan zituen finalerdiak jokatu, baina larunbaterako prest egongo da, Laguisquetek atzo bertan baieztatu zuenez: «Bera ongi dago. Normaltasunez ari da entrenatzen, eta ez dauka arazorik. Hemendik eta larunbatera bitarte ez bazaio ezer gertatzen, jokatzeko moduan izango da», azaldu zuen.

Tolosan ere badira kezkak, eta Vincent Clerc da nagusia. Finalerdietan min hartu zuen, eta oraindik ezin izan du gainerako kideekin entrenatu. Sendagileak lanean ari dira, baina finalerako zalantza izango da.

Poux, Brennen, Elisalde eta Poitrenaud ere kolpatuta atera ziren finalerdiko partidatik, baina normaltasunez ari dira entrenatzen, eta ez dirudi jokatzeko arazorik izango dutenik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Barre eragiten duen egoera negargarria
Euskal Herria
«Se trata de un proceso y, por tanto, cada día surgirán nuevos retos»
Euskal Herria
«Egin» acordó pagar toda su deuda con la Seguridad Social
Jendartea
Urduritasuna aurten ere
Kirolak
Sarriegi, primer refuerzo rojiblanco
Euskal Herria
La Policía española irrumpe en una rueda de prensa de Batasuna
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea