GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-06-08
Ukrainak eta Georgiak NATOn sartzeko duten asmoen aurka agertu da Errusia
Krimeako penintsulara soldadu estatubatuarrak iristen ari diren honetan, Errusiak hitz potoloak erabili ditu Ukrainak eta Georgiak NATOn sartzeko duten asmoen aurka. Petrolioak eta gasak ematen dioten indarrarekin, ez dago prest bere eraginaren pekotzat jotzen dituen herrialde gehiago «etsaiaren» eskuetan uzteko.

MOSKU

«Ukrainako eta Georgiako estatuak NATON sartzeak aldaketa geopolitiko izugarria eragingo luke», ohartarazi du Sergei Lavrov Errusiako Kanpo Arazoetarako ministroak.

Are gehiago, hori gertatuko balitz, Errusiak «izan daitezkeen ondorio guztiak aztertuko lituzke», batez ere bereak dituen «interesen ikuspuntutik», segurtasun auzian eta ekonomia arloan, Parlamentuaren (Duma) aurrean Kremlineko diplomaziaburuak gaineratu duenez.

Lavrov-ek Kiev-eko eta Tbilissiko gobernuei mehatxu zehatzagorik egin ez badie ere ­«behin baino gehiagotan esan dugu herri bakoitzak nazioarteko agertokian noren kide nahi duen izan erabakitzeko eskubidea duela»­, Dumak berak aho batez onartu du Ukrainako Gobernua NATON sartzeak «bi herrion arteko senide-harremanetan eragin zuzenak eta oso negatiboak izango» dituela ohartarazten duen mozioa.

Dumaren ustean, horrelako erabaki bat Moskuk eta Kievek 1997. urtean sinatu zuten Adiskidetze eta Elkarlanerako Itunaren aurka doa. Itun horrek bi herrien arteko harremanen «izaera estrategikoa» aldarrikatzen du. Dumaren hainbat diputatuk eta Errusiako Federazioaren Kontseiluko (Goi Kamara) presidenteak, Sergei Mironov-ek, NATON sartzeak erreferendumaren bitartez Ukrainaren oniritzia jaso beharko lukeela exijitu dute.

Errusiarrek ondotxo dakite Ukrainan gehiengoa erabaki horren aurka dagoela.

Maniobra militarren aurka

Aurkako harrera ia-ia aho batekoa da Ukrainako ekialdean. Bertan, duela hamar egunetik hona, Ameriketako Estatu Batuetako soldaduak iristearen aurka azaltzeko egunero kalera ateratzen ari da jendea. Krimeako penintsulan ekainaren 17an hastekoak diren maniobra militarretan parte hartzera datoz.

Animoak baretzeko asmoz-edo, maniobrak AEBetako eta Ukrainako armadek antolatu dituztela esan du; hori bai, gainerako aliatuek parte har dezaketela gaineratu du. Auzia «ez politizatzeko» eskatu du bide batez NATOk.

Politizatuta badago, eta Ukrainako Gobernua maniobrak bertan behera uztea aztertzen ari da Parlamentuak (Radak) gaia mahai gainean duen honetan. Kontua da ekainaren 13rako, orduan Britainia Handiko Aire Armadarekin, beste maniobra batzuk, txikiagoak badira ere, hastekoak direla.

Itsaso Beltzeko Gerra-ontzidia

Krimeako penintsulan Itsaso Beltzeko Gerra-ontzidia duen Errusiak ez du amore emateko asmorik. Varsoviako Itunaren kide ohiak eta errepublika baltikoak NATOren magalean erortzen ikusi du azken urteetan, eta orain Ukrainak eta Georgiak bide bera hasi dute, bertan izan diren «iraultza koloretsuen» gobernu-aldaketen ondorioz.

Moskuk badu, ordea, asmo horien aurka egiteko tresnarik; horien artean, eta neguan izan den «gas gerraren» inguruan begi bistan ageri izan dena, energia. «Eskualde sobietarra zenaren inguruan norgehiagoka baten aurrean gaude. Errusiarentzat bere bihotzean Mendebaldearen OPA baino ez da eta galarazteko gogor egingo du», azaldu du Pavel Felgenhauer aditu errusiarrak.



Rusia saca pecho ante la Unión Europea

PARIS

La inquietud suscitada por las inversiones rusas en la Unión Europea, en los sectores de la energía y del acero, están en el centro de la cuarta conferencia mundual sobre inversiones extranjeras que tiene lugar ayer y hoy en La Baule, en el oeste del Estado francés.

Estos proyectos de inversiones generan preocupación en muchas cancillerías de la Unión, adalides de la inversión extranjera como motor cuando los protagonistas son los occidentales.

Se esperaba ayer en La Baule a Alexei Miller, presidente del gigante ruso Gazprom, inmerso en proyectos inversores de relevancia en los sectores de distribución energética de países de la Unión.

Miller no asistió pero mandó su mensaje asegurando la víspera, en el Congreso Mundial de Gas de Amsterdam, que Europa no cuenta con una alternativa real al gas ruso para mantener su crecimiento económico.

El Kremlin envió a La Baule al viceprimer ministro, Serguei Narichkine, quien reiteró que Rusia respetará el calendario de suministro de petróleo y gas a los países de la UE. «Es en interés de ambos», dijo.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Barre eragiten duen egoera negargarria
Euskal Herria
«Se trata de un proceso y, por tanto, cada día surgirán nuevos retos»
Euskal Herria
«Egin» acordó pagar toda su deuda con la Seguridad Social
Jendartea
Urduritasuna aurten ere
Kirolak
Sarriegi, primer refuerzo rojiblanco
Euskal Herria
La Policía española irrumpe en una rueda de prensa de Batasuna
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea