GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-08
Zubi Zaharra ikastolak eraikin berria inauguratu du

BALMASEDA

Balmasedako Zubi Zaharra ikastolak eraikin berria inauguratuko du arratsaldeko zazpietan. Zubi Zaharra, beste ikastola guztien antzera, gizartearen eraginez sortu zen 1972an Balmasedako talde baten eskutik.

Ekimenaren sortzaileen helburua euren seme alabentzako euskal kulturan oinarritutako euskarazko hezkuntza lortzea zen eta Zubi Zaharra Kooperatibaren izenpean hasi ziren lanean. Lehenengo gela Klaretiar ikastetxean zabaldu zen 25 haur eta andereño bat bestetik ez zeudela.

1998-1999ko ikasturtean ikastolak jasandako aldaketarik handiena gertatu zen. Gurutzeko alabak ikastetxeko arduradunak ikastetxea ikastolari utzi zion, eta ikastetxearen ikasleria Zubi Zaharrak hartu zuela bere gain. Aldaketa horren ostean, ikastola La Cuesta kalera pasatu zen eta haur eta lehen hezkuntzako ikastola bilakatu zen. 2002an DBH lortu zuten eta, ondorioz, aldi horren beharrei begira egin dute gaur inauguratuko duten eraikin berria.

Zubi Zaharra gorpuzten ari den proiektua burutzen ari da, «balmasedarren artean lotura sortzeko nahian». Izan ere, ikastolako iturriek ziurtatu dutenez, «gero eta gehiago dira ikastola honetan matikulatu nahi diren familiak». Hala eta guztiz ere, oraindik lan handia dagoela egiteko aitortu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Barre eragiten duen egoera negargarria
Euskal Herria
«Se trata de un proceso y, por tanto, cada día surgirán nuevos retos»
Euskal Herria
«Egin» acordó pagar toda su deuda con la Seguridad Social
Jendartea
Urduritasuna aurten ere
Kirolak
Sarriegi, primer refuerzo rojiblanco
Euskal Herria
La Policía española irrumpe en una rueda de prensa de Batasuna
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea