GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-18
Kepa Junkera eta Michel Portal elkartuak Baionako Musika Bestan
Asteazkenean Euskal Herriko hainbat herritan Musikaren Besta ospatuko badute ere, horien artean egitarau zabalena Bilbok eta Baionak antolatu dute. Bi hiriburuetan ehunka emanaldi izanen da herriko hainbat bazterretan, eta musika mota askotarikoak entzuteko parada emanen dute. Baionan agertuko diren emanaldi nagusien artean Michel Portal jazz musikaria eta Kepa Junkera elkartuko dituena dago. Bilbon, berriz, Arriaga konpositorea omenduko dute jai horren karietara.

BAIONA

Mota guztietako ehunka kontzertu izanen da Baionan Musikaren Bestaren karietara. Udaren lehen eguna aukeratu dute Europan musika bere osotasunean omentzeko, eta aurten, berriz ere, Baionak egitarau zabal eta askotarikoa eskainiko du doan herri guztiko auzo eta plazetan.

Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako beste herrietan musikaren besta ospatzen badute ere, Baionak 1998az geroztik egun hori herriko ekitaldi nagusien artean sartzen du. Hori dela-eta, gaualdia arratsaldeko seietan hasiko da, eta auzo bakoitzean musika mota jakin bat finkatu dute: euskal kantua La Plachotte plazan, Lacarre plazan frantses kantuak, Pasteur plazan munduko musikak edo Liberte plazan musika klasikoa. Gune batetik bestera joanez, orduz ordu, ikusleek kontzertuen artean hautatzeko aukera izanen dute.

Aurtengo berezitasunen artean, antolatzaileek rock musika sailean Little Bob izeneko taldea nabarmendu zuten. Frantses talde horrek hogeita hamargarren urteurrena ospatu- ko du Baionako Musika Bestan.

Euskal musikari dagokionez, Oskorri, Haurrock, Xendarinekoahizpak, Naia Robles, Pier-Pol Berzaitz eta Unama entzuten ahalko dira besteren artean.

Haiekin batera, Kepa Junkera berriz ere Baionako hitzordu nagusi horretan izanen da MichelPortal jazz musikari baionesarekin batera.«Urtero jatorriz Baionakoa den musikari baten bisita izaten dugu Musika Bestan. Aurten, Michel Portal jazz musikari ospetsuaren bisita izanen dugu kontzertu berezi baterako», aipatu zuten antolatzaileek

Kontzertua Guichot lizeoan emanen du Portalek arratseko bederatzi eta erdietan. Aurretik, Beñat Achiary agertuko da, izan ere. Munduko musiken sailean, Kolonbiako doinuak izanen dira nagusi Antonio Rivas-en emanaldiari esker.

Hip-hop eta reggae doinuak ere entzuten ahalko dira Chaho-pelletier plazan Kaïlash taldearekin. Baina, horietatik at, musika hutseko kontzertuak ere izanen dira. Baionako kontserbatorioko gazte musikariekin batera, txalapartariak, Burrunka perkusio eta gaita taldea, gaita-jotzaileak, eta beste asko agertuko dira. Dantzari dagokionez, euskal dantzekin batera, Afrikako erritmoak ikusten ahalko dira.

Bilbon ehunka kontzertu

Mota guztietako doinu eta erritmoak zabalduko dira, beraz, herritik barna musikaren bestan. Leku jakinetan finkatu dituzten emanaldietatik kanpo, karrikak zeharkatuko dituzten taldeak ere izanen dira. Emanaldiak, izan ere, gau-ilun arte aldizkatuz joanen dira ikusleen musika beharra ase arte. Baionak ez ezik, Bilbok ere egitarau zabala eskainiko du musikaren ohorez ekainaren 21ean.

Eta, ekitaldi nagusi horretan, Juan Crisostomo Arriagaren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatuko dute. Horretarako, egunean izanen diren emanaldiez gain, hitzordu nagusi bat finkatu dute antolatzaileek hiriburuko Plaza Barrian. Kontzertu horrek egunari amaiera emanen dio, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Koral elkartea, Botxo Boogies jazz taldea eta Hazer Quartet hari laukotea bilduko ditu. Arriagak sortutako jazz musika erritmoak lagunduta, Bilboko musikagilea omenduko dute arratseko bederatzi eta erdietan izanen den emanaldi horretan.

Halere, Musikaren Bestaren emanaldiak goizean hasiko dira Bilbon, eta hogei bat gune ezberdinetan banatuak ehunka kontzertu izanen dira. Lehen ekitaldiak Areatzako kioskoan hasiko dira Udal Musika Bandak Arriagaren konposizioekin eginen duen emanaldiarekin.

Eguneko beste kontzertuetan, musika klasikoa, elektronikoa, flamenkoa, boleroak, abesti tradizionalak edo gospela entzuten ahalko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
En la calle y con el proceso, pese a todo
Euskal Herria
«La respuesta del Gobierno ha sido proporcional a la actuación del TSJPV»
Mundua
Llega el día D tras una campaña marcada por las maniobras de los partidos de cara al futuro
Mundua
Moscú anuncia la muerte del sucesor del presidente checheno Masjadov
Kirolak
Essien salva el honor del fútbol africano
Euskal Herria
Iruñea acogió una gran marcha por los derechos, a pesar de los vetos judiciales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss