GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-18
Txango bat, gezurrez gezur, historian barrena
·«Iruzurrak historian» argitaratu dute Iñaki Gonzalez Garaik eta Edu Arrayetek

«Iruzurrak historian» (Gaiak), hori da Iñaki Gonzalez Garaik, Eduardo Arrayetekin batean, plazaratu berri duen liburua. Bortizkeria baldin bada, Marxek zioen bezala, historiaren emagina, iruzurrak historiaren aita pontekoak, ama pontekoak edo horrelako zerbait izan daitezke. Izan ere, etengabeak dira historian. Gonzalez Garaik eta Arrayetek batzuk aukeratu eta, iruzurrez iruzur, txango bat proposatzen dute historian barrena.

DONOSTIA

«Historia interpretatzeko hamaika modu daude, baina aukeratutako modua edozein dela ere, historialari guztiok puntu batean, behintzat, bat gatoz: historia gezurrez josita dago eta gezur historikoek ondorio errealak dituzte», adierazi dio GARAri Iñaki Gonzalez Garaik.

“Iruzurrak historian” liburuaren egileek ibilaldi bat proposatzen dute historian barrena. «Gezur erakargarri» batzuk aukeratu eta landu egin dituzte. Batzuk Euskal Herriarekin zuzen-zuzenean lotuta daude, esaterako, propagandari esker heroi bihurtu zen Errolan ga- raituarena. Beste batzuk, berriz, ez, eta horren adibide dira Erromaren erreketarena (Neronek erre ote zuen? Kristauek?) edota tenplarioena (egunetik gauera santutasunetik perbertsiorik perbertsoenetara pasatu omen zirenak).

Gonzalez Garaik eta Arrayetek jorratu dituzten iruzur askok elizarekin dute zerikusirik. Izan ere, Erromako eliza gizateriaren erakunderik zaharrena da, eta botere handikoa, gainera. Bere «estoldetan» hamaika “The Da Vinci Code” inspiratzeko adina istorio dago. “Iruzurrak historian”en bakar batzuk bildu dituzte. Adibidez, Turingo maindire santua eta, batez ere, Konstantinoren dohaintza, «historiako faltsukeriarik ospetsuena» omen dena. «Enperadoreak IV. mendean Aita Santuari emandako agiri bat da. Agiri horretaz baliatu da mendeetan eliza bere botere nahia legitimatzeko», argitu du Gonzalez Garaik.

Leireko faltsutzaileak

«Erdi Aroan, idazketa zabaltzearekin bat, iruzurrak ugaltzen hasi ziren ­jarraitu du­. Idaztea monasterioekin-eta lotuta zegoen; eta monasterioak, berriz, elizarekin, boterearekin, azken batean. Leireko fraideak, adibidez, faltsutzaile handiak izan ziren, baina baita Baionako eta Iruñeko gotzainak ere. Garai hartan, faltsutzeak oso arruntak ziren».

Iruzurrak etengabeak dira historian, baina Gonzalez Garaik ez du uste iruzurren atzean lege orokorrik dagoenik. «Bakoitzak bere ezaugarri eta helburuak ditu», esan du.

Liburua Historiaurreari dagokion iruzur bat kontatuz hasten da, zehatz-mehatz, “Piltdowneko gizakia”rekin. Giza- kiaren tximino jatorria frogatzen omen zuen, harik eta iruzur hutsa zela agerian geratu zen arte. Zientziaren historian iruzur ezagunenetako bat da. Liburuak biltzen duen azken iruzurra, berriz, Nafarroako errege-erreginaren eskumikatzea da. «Suntsitze masiboko armen aitzakiak Irakeko konkista nola, hala ahalbidetu zuen eskumikatze hark Nafarroakoa ­gogorarazi du Gonzalez Garaik­. Egia esan, eskumikatze agiri hura faltsua bazen ere, aita santuek ez zuten inoiz gezurrezkoa zenik esan».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
En la calle y con el proceso, pese a todo
Euskal Herria
«La respuesta del Gobierno ha sido proporcional a la actuación del TSJPV»
Mundua
Llega el día D tras una campaña marcada por las maniobras de los partidos de cara al futuro
Mundua
Moscú anuncia la muerte del sucesor del presidente checheno Masjadov
Kirolak
Essien salva el honor del fútbol africano
Euskal Herria
Iruñea acogió una gran marcha por los derechos, a pesar de los vetos judiciales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss