GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-06-18
Ezkerraldeko pobrezia salatzeko ibilaldia egin dute
Ezkerraldeak dituen «pobrezia poltsak» salatzeko asmoz, hainbat gizarte-kolektibok antolatuta, «Gastu militarraren eta pobreziaren kontra abian jarri!» ibilaldia egin zuten ehun bat pertsonak Sestaotik Barakaldora. Gastu militarrak «gizarte-zerbitzuak zabaltzera» eta «etxebizitza duina eskuratzeko eskubidea erraztera» zuzentzeko eskatu zuten bertan.

SESTAO

Ehun bat pertsonak Sestaoko eta Barakaldoko kale nagusietan barna ibilaldi bat egin zuten atzo «Gastu militarraren eta pobreziaren kontra abian jarri!» lelopean.

Aurtengoa ibilaldi hori etenik gabe egiten duten hamaikagarren urtea da, eta Ezkerraldeko hainbat gizarte-kolektibok antolatzen dute. Juan Carlos Becerra Berri-Otxoak taldeko kideak esandakoaren arabera, ibilaldian zehar «Ezkerraldeak dituen pobrezia poltsa handiak» salatu zituzten, bai eta «gizarteko talde askok etxebizitza duina» lortzeko duten ezintasuna ere.

Hori guztia dela-eta, «gastu militar handiak gizarte-zerbitzuak zabaltzera eta etxebizitza duina eskuratzeko eskubidea erraztera zuzentzeko» eskatu zuten.

Atzokoa ez da, hala ere, Ezkerraldeko egoera salatzeko egindako lehendabiziko ekintza; izan ere, aurreko astelehenean eta asteazkenean ere izan ziren ekitaldiak. Ibilaldia 12.00etan atera zen Sestaoko Kaskoaren plazatik, eta 15.00ak aldera bukatu zen Sestaoko Gazte Asanbladak antolatutako ekintzak amaitutakoan.

Prekarietatea salatzea

Ibilaldi bukaeran Berri-Otxoak taldeko kideak honakoa adierazi zuen: «Gure alderdiko prekarietatea eta gizarte-bazterkeria agerian uzten dituzten datuak eman dituzte, eta gastu militarretara bideratutako dirua gure beharrak asetzeko erabili beharko litzatekeela esan dute, besteren artean».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
En la calle y con el proceso, pese a todo
Euskal Herria
«La respuesta del Gobierno ha sido proporcional a la actuación del TSJPV»
Mundua
Llega el día D tras una campaña marcada por las maniobras de los partidos de cara al futuro
Mundua
Moscú anuncia la muerte del sucesor del presidente checheno Masjadov
Kirolak
Essien salva el honor del fútbol africano
Euskal Herria
Iruñea acogió una gran marcha por los derechos, a pesar de los vetos judiciales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss