Tamilak hartzen zituen eliza bati eraso egin diote
Gerra giroa gero eta nabarmenagoa da Sri Lankako Estatuak bere menpe duen lurraldean. Atzo Sri Lankako Armadak eraso egin zion 200 bat tamil hartzen zituen elizari, eta bost hildako eta ia berrogeita hamar zauritu eragin zituen. Armadak gezurtatu egin du elizari eraso egin izana.
MANNAR
Bost hildako eta berrogeita zazpi zauritu. Guztiak, zibilak; guztiak, tamilak. Sri Lankako Armadako eledunentzat, «guztiak gerrillariak».
Lekukoek eman duten informazioaren arabera, Sri Lankako soldaduek eta Itsas Armadako marinelek tamil etniako 200 bat zibil hartzen zituen elizari egin zioten eraso. Mugitzen zen guztiari egiten zioten tiro erasotzaileek, eta granadak ere erabili zituzten operazio horretan, ondoan dagoen Pesalai herrixkari eraso egin aurretik. Aipatu herrixkan arrantza da jarduera ia bakarra.
Armadak berehala gezurtatu du lekukoen informazioa, eta kazetariei bertaratzea debekatu die. Militarren bertsioaren arabera, hildako guztiak LTTE Tamil Lurraren Askapenerako Tigreak izeneko gerrillako kideak ziren eta, gainera, gerrillariek egin zioten eraso elizari. «Terroristek arrantzale itxura hartu zuten», esan du Prasad Samarasinghe jeneralak Colombo Sri Lankako hiriburutik.
«Eraso hori LTTEk egin du, guk ez baitugu zibilen aurkako erasorik egiten», esan du, berriz, D. K. P. Dassanayake komandanteak.
Ez datoz bat adierazpen horiekin erietxe publikoan hartu zituzten herritarrak. Horiek esan diete kazetariei soldaduak bat-batean iritsi zirela herrixkara, zibilei tiro eginez.
«Guztiok elizaren barruan geunden soldaduak eta marinelak bertara sartu eta tiroka hasi zirenean. Leiho batetik granada bat bota zuten barrura», jakinarazi du Mariyadas Loggu 46 urteko herritarrak, Mannar-eko erietxean, bertan baitaukate zauritutako eskua sendatzeko.
«Gure segurtasunaren ardura dutenek hori egiten badute, gu nora joan gintezke?», galdetzen dio kazetariari. Aspaldi honetan tamilak nagusi diren lurraldeetan gero eta eraso gehiago izaten denez gero, makina bat herritarrek elizetara jotzen du babes bila.
Hildakoetako bat elizaren barruan hil zen. Arrantzan ari ziren lau herritar tenplura iristean zauritu zituzten, oso larri gainera, eta handik pixka batera hil egin ziren, Logguk eta beste lekukoek esandakoaren arabera. Erietxeko iturriek jakinarazi dutenez, beste berrogeita zazpi zauritu hartu behar izan zuten bertan.
Nueva batalla naval
MANNAR
Cuatro marinos ceilaneses y al menos treinta rebeldes tamiles murieron en una batalla registrada ayer en la costa noroccidental de Sri Lanka, cuando las Fuerzas Armadas trataron de prevenir un ataque contra una base naval. Según indicó el portavoz militar de Sri Lanka, brigadier Prasad Samarasinghe, el enfrentamiento comenzó cuando unos 15 barcos de los Tigres atacaron una base en la isla de Mannar, que forma parte del pasillo estrecho marítimo que separa los territorios de Sri Lanka y la India. La Armada abortó el ataque y destruyó a ocho de los barcos del LTTE, siempre según Colombo. Además, un barco de la guerrilla explotó a unos 17 kilómetros al norte de la costa
«Nazioarteko komunitatea erantzulea da, eta ezin du beste aldera begiratu»
S. PARAMALINGAM
| Abokatu tamila
Oñatiko Unibertsitateak aste bukaeran hartu dituen autodeterminazioari eta sezesioari buruzko mintegietan parte hartu du S. Paramalingam abokatu tamilak. Gogoeta XXI pentsamendu bilguneak antolatu duen ekimenari ekarpenak egiten zizkion mementoan bertan, gerra hotsa zen nagusi tamilen eta srilankarren artean. Nor dago, zure iritziz, bake prozesuaren
aurka? Tamilak biktimak dira; haiek soluzioa nahi dute. Srilankarrek ateratzen dituzte etekinak zapalkuntza horretatik. Tamilek nazioarteko zuzenbidean oinarritutako irtenbide bat nahi dute; beren lurraldean bakean bizi ahal izatea bermatuko liekeen irtenbidea, hain zuzen ere. Baina negoziatzearen alde azaldu da, behin
eta berriro, Sri Lankako Gobernua. 2002. urtean bi aldeek sinatu zuten su-eteneko akordioaren arabera, tamilen lurraldetik, Eelam-etik, alde egin behar zuten srilankar soldaduek. Ez dute hitza bete. Sri Lankak independentzia lortu zuenetik, 1948tik, gaur egun arte, tamilei eman dien tratamendua ikusita, bortxakeria, bazterkeria..., tamil herriak ez dio sekula emango bere lurraldearen kontrola. Ordutik hona ez al du egoerak hobera
egin? Britainiar kolonizatzaileak etorri aurretik, bi herri ginen. Batasuna britainiar kolonialismoaren eredua da, eredu maltzurra. Eta azkeneko 60 urteetan Sri Lankako bilakaera konstituzionalak tamilen aurkako bazterketa areagotu baino ez du egin. Tamilen erantzuna parean izan da, eta estatu federala eskatzetik independentzia aldarrikatzera iritsi dira. Tigreen gerrillak Eelam lurraldea ia guztiz
bere kontrolpean du gaur egun. Egungo egoeran, bi estatu daude uhartean. Sri Lanka estatu bakartzat hartzen duten arren, tamilek de facto bere estatua uhartearen iparraldean dute. Sri Lanka porrot egin duten 25 estatuen artean sartu dute nazioarteko adituek. Eta, zer egiten du Nazioarteko
Komunitateak? Behin horrela sailkatuta, Nazio Batuek ezin dute beste aldera begiratu. Segurtasun Kontseiluak parte hartu behar du eta bere garaian gaizki egin zutena konpondu. Nazioarteko komunitateak ez badio gaiari heltzen, tamilek ez dute inolako aukerarik beren eskubideak bermatzeko, ezta bizimodu normala egiteko eskubidea ere. Nola konpondu behar du auzia
nazioarteak? Nazioarteko zuzenbideak egoera honetan aplikatu behar dituen printzipio juridikoak identifikatu behar dira lehenik. Identifikatu bakarrik ez, martxan jarri baizik. Ez du egin behar srilankarren edota tamilen alde. Legea bete baino ez du egin behar. Duela astebete, Tigreen gerrilla bere
«erakunde terroristen» zerrendan sartzeko asmoa duela esan zuen Europar
Batasunak. Zer deritzozu horri? Orain arte nahiko harrera neutrala izan du Europar Batasunak. Bi aldeei kritikak egin dizkie; tamilek onartzen dituzten kritikak, gainera. Baina azken ebazpen horrek hautsak harrotu ditu eta tamilak oso haserre dira, eta mobilizazioak egin dituzte azken egunotan Europa osoan, Londresen tartean. Europar Batasunaren kide diren Portugal, Herbehereak eta Britainia Handia izan dira 450 urtez Sri Lankan agindu dutenak. Haiek dakite hobekien bertan egin zutena. Tamil herria kolonialismoaren biktima da, historikoki zanpatua. Ez da benetako deskolonizazio prozesurik gertatu. Potentzia horiek sortu zuten arazoa, eta horregatik ez dute inolako eskubiderik orain ezer esateko, batez ere LTTE kolonialismoak eragin zuen suntsiketa konpontzeko borrokan ari delako. Ez da zuzena. Zer egin behar du, ordea, Europar
Batasunak? Erakunde demokratikoa izanik, auzia seriotasun
handiagoarekin hartu beharko luke. Demokrazia, giza eskubideak aldarrikatzen
ditu Europar Batasunak. Printzipio horiek gurean ere bermatzea nahi dugu,
besterik ez. -
|