GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-06-18
Julen Murgoitio
Dorreak

Itoizko ezkerreko mendi-mazela ez da Nafarroa Garaian mugitzen dagoen bakarra. Bai zera! Ikusi baino ez dago hango hiriburuko eraikinetako hozte dorreetan dagoen mugimendua. Bakterioez nago. Legionellaz, bai. Itxura batean, lurralde horretako politika dorreetako egungo beroak hotzera bultzatu ditu inguruko bakterioak. Dorretik dorrera bultzatu ere, momentuz behintzat amaierarik ez duen lekuz aldatze batean. Azken kasua Hezkuntza Departamenduko eraikineko hozte dorrean atzeman omen dute. Nonbait, hango esatarien iritziz, D ereduaren aldeko pankartak soinean eta rotaflexa eskuan zeuzkatela atzeman zituzten lehengoan, dorreko pasabideetan barrena. Eta udaren atarian gara, atera kontuak zer izango Sanferminetan!Nik bakterioen bizimoduaz Ukrainako, Saudi Arabiako eta Tunisiako konstituzioez baino apurtxo bat gehiago besterik ez jakin arren, bakterioen iraultza moduko hau Iruñeko futbol zelaiari izena aldatu ziotenetik datorrela esango nuke, orduantxe galdu baitzen osasuna, erreinu batengatik. Iesus, Ioshe ata ta Mirian ama!, gustura ikusiko nuke nik monarka guztiak hozte dorreetatik arrastaka! Tira!, itxaropena ei da galtzen azkena! Horra, Ukraina, Saudi Arabia eta Tunisia aipatu berri ditudala, ez dakit zergatik baina azken egunotan kate motzean harrapatuta naukate estatu horiek; zer dela eta? batek daki, hain dira ulergaitzak gizabanako arruntaren buruko dorreak!, baina Lurrean hainbeste estatu izanda, are gehiago nazioak, zergatik hiru horien aldeko obsesioa, batzuk erreinuak izanda ere? bueltaka ibili dut burua azalpena eske; aurkitu, ez.

Harira berriro. Nazio eraikuntzan sartuta gaudela, kontuz ibili beharko da horko orubean eraikin beharrekoetako hozte dorreekin. Osasunagatik eraikitzen hasi aurretik asko beharko da eraitsi, bota, desegin. Asko. Dorreetatik bertatik hasita, bada-ezpada ere. Ez dadila gertatu, legeak lege, orubeko lurzoruan denontzako eraikin bat altxatu eta gero Diputazioak hutsa nahi duela. Ondo pentsatu beharko da, diseinu guztia arkitektuen eskuan utzi barik. Asko eraitsi beharko, bai eta hondakinak birziklatu ere. Ez dezala nazio eraikuntzak harrobi gehiagoren beharra ekarri. Lehengoan, hemengo enpresa batek nire lagun bati giltzurruna nahi zion erosi, bertan harriak zituela jakin ostean. Baina kontuz eraikin berrien zimenduak egitean!, ondo arakatu beharko da lurpea, arbaso zaharrek adreiluetan idatziek berriro argia ikusi dezaten, horietariko batzuk erlijiosoak badira ere. Euskal biodibertsitatea! IV mendekoak omen, oraintsu topatuak!, non eta Araban. Imajinatzen nago hango Diputazioa hamaika indusmakina handi erosten, lurralde guztiko lurpea eguzkiari begira jarri eta Kristo aurretiko gaztelerazko testurik, adreiluetan bada ere, aurkitzeko. Kapaz dira! Bitartean, giro politikoa pil-pilean dago, kristo guztiak, edo gehienak behintzat, Batasunarekin publikoki berba egiteko irrikitan. Batzuk Urkiolako Santutegira bertara ere joanak dira lehengoan, bikotekide horren eske, hango harriari bueltaka ibili direla. Ez dakiola santuari harri horrekin gertatu nire lagunari giltzurrunekoarekin bezala! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
En la calle y con el proceso, pese a todo
Euskal Herria
«La respuesta del Gobierno ha sido proporcional a la actuación del TSJPV»
Mundua
Llega el día D tras una campaña marcada por las maniobras de los partidos de cara al futuro
Mundua
Moscú anuncia la muerte del sucesor del presidente checheno Masjadov
Kirolak
Essien salva el honor del fútbol africano
Euskal Herria
Iruñea acogió una gran marcha por los derechos, a pesar de los vetos judiciales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss