GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-18
Berdintasuna lortzeko martxan
Gay eta Lesbianen oinarrizko eskubideak errespeta ditzaten «harrotasun martxa»ibili zen atzo Biarrizko karriketan. Musika teknoa lagun zutela,200 bat pertsona elkartu zituen martxak. Gehitu, EhgaM, CGT eta UNSA elkarteetako kideek bat egin zuten ekimenarekin.

Gay eta lesbianen ezaugarri nagusia bilakatu den kolorez beteriko bandera erraldoi batek ireki zuen atzo Biarritzen izandako “harrotasun martxa”. Herritarren arteko «berdintasuna» aldarrikatzeko bertaratu ziren, eta Biarrizko homosexualen sinboloa bilakatu den farotik abiatu zuten ekitaldia. Urteroko giro musikal eta alaian karrikak zeharkatu zituzten.

Seigarren edizioa zen, eta aurrekoekin konparatuz, inoiz baino harrera hobea egin zieten bertan, hondartzan edo herrian zebiltzan herritarrek. Musika teknoa lagun zutela, herritarrak erraztasun handiarekin aritu ziren erritmoekin bat eginez dantzan. Baina gehienak martxan sartzera ausartu gabe, espaloian argazkiak hartzen geratu ziren.

Bitxikeriaren bat ere ikusi zen. Sainte Eugenie elizaren aurrean, tekno musika azkarki entzuten zela, ezkonberri batzuekin topo egin zuten. Eta bikoteak, familia inguruan zuela, argazkia tradizioak dioen bezala Biarrizko paisaia baten aitzinean egin ordez, martxaren irudiarekin ateratzea erabaki zuen. Izan ere, argazki hori atzoko ekimenaren sinbolo bilaka genezake. Martxa legearen aurrean herritar guztien arteko berdintasuna aldarrikatzeko antolatu zuten, eta eskaeren artean, homosexualen arteko ezkontza onartzea zegoen. Martxa irekitzen zuten kamioietan irakur zitekeen, izan ere: “Gay ezkontza = Viva España”.

Eta, betiere, ezkontza hori tartean zegoela, Gay and Lesbian Pride ekitaldiaren antolatzaileek, usaian bezala, hitza plaza horretan hartu ordez, errespetuz herriko etxearen aitzinean egitea erabaki zuten. Philippe Lacoste elkarteko arduradunak hartu zuen hitza, eta homosexualekiko tolerantziak gibelera egiten duela esan zuen.

«Berdintasunaren aldeko» boza

Munduan zeharreko gertakariak gogorarazi eta Estatu frantsesean homofobia oraindik ere indarrean dagoela adierazi zuen, eta martxak aurten zabaldu nahi izan dituen aldarrikapenak azaldu zituen: «Gure xedea legearen aurrean beste herritarren eskubide berak izatea da». Hau da, bikote homosexualek, beste edozein bikotek bezala, ezkondu eta haurrak ukaiteko eskubidea izateko eskatu zuen. «Legearen aurrean familia homosexualak guztiz deuseztatuak dira», gehitu zuen. Hitzaldia 2007ko hauteskundeetan «berdintasunaren» alde bozkatuko dutela esanez burutu zuen Lacostek. Martxa faroan bukatu zuten arratsaldeko seietan. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
En la calle y con el proceso, pese a todo
Euskal Herria
«La respuesta del Gobierno ha sido proporcional a la actuación del TSJPV»
Mundua
Llega el día D tras una campaña marcada por las maniobras de los partidos de cara al futuro
Mundua
Moscú anuncia la muerte del sucesor del presidente checheno Masjadov
Kirolak
Essien salva el honor del fútbol africano
Euskal Herria
Iruñea acogió una gran marcha por los derechos, a pesar de los vetos judiciales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss