GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-18
Azpeitiko osasun etxea euskalduntzeko ekimena

AZPEITIA

Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz-ek hizkuntz eskubideen aldeko manifestaziora deitu du datorren ekainaren 23rako, bide batez, herriko osasun etxean euskararen egoera «larria» eta «lotsagarria» dela salatzeko. EHEko kideek gogorarazi zuten orain hiru urte hasi zirela herriko osasun etxean euskarak zuen egoeraz arduratzen eta, beste hainbat eragilerekin baturik, lan-dinamika bati ekin ziotela azaldu zuten.

Egoera aldatu nahian, 2005ean sinadura-bilketa jarri zuten martxan: «500dik gora sinadura jaso genituen. Horrek argi azaldu zigun herritarrak osasun etxean euskarak duen egoera aldatzearen aldekoak direla». Izan ere, EHEk argudiatu zuen larrialdietako sendagileek eta erizainek ez dakitela euskaraz, bi pediatrak ez direla hizkuntza horretan komunikatzeko gai eta familiako mediku gehienek ez dakitela euskaraz. «Salbuespentzat jo behar dugu harreran dauden langile gehienek euskaraz jakitea», zehaztu zuten.

Erantzunik ez

Herritarren sinadurak eta 35 eragileren atxikimenduak Azpeitiko Udalera, Lakuara eta Osakidetzara bideratu zituztela zehaztu eta azken horren erantzuna soilik jaso zutela nabarmendu zuten, «baina ez aldaketak ekartzeko modukoa. Egoera tamalgarri horrek bere horretan jarraitzen du, eta egoera larria eta lotsagarria dela ikusi dugu».

Erakunde horiek neurriak hartu beharko lituzketela irizten dute EHEko kideek, eta, besteren artean, euskara planak egitea eta langileak euskalduntzera bideratzea aipatzen dituzte. Beraz, Azpeitiko osasun etxea euskaldundu eta hizkuntz eskubideak errespeta daitezen, manifestazioa egingo dute hurrengo ostiralean, hilak 23, 19.00etan, herriko plazatik abiatuta.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
En la calle y con el proceso, pese a todo
Euskal Herria
«La respuesta del Gobierno ha sido proporcional a la actuación del TSJPV»
Mundua
Llega el día D tras una campaña marcada por las maniobras de los partidos de cara al futuro
Mundua
Moscú anuncia la muerte del sucesor del presidente checheno Masjadov
Kirolak
Essien salva el honor del fútbol africano
Euskal Herria
Iruñea acogió una gran marcha por los derechos, a pesar de los vetos judiciales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss