GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-18
Autodeterminazio eskubidearen alde agiria sinatu dute internazionalistek
Aste honetan egin dituzten jardunaldi internazionalistetan parte hartu dutenek «autodeterminazio eskubidea bermatuko duen prozesu nazional eta demokratiko» baten aldeko agiria sinatu zuten atzo, Berriobeitin eginiko bilkuraren ostean. Batzuentzat ez zen erraza izan hara iristea, Zarauzko ordainlekuan ordubete pasatxo egon baitziren Guardia Zibilaren kontrolean. Den-dena, miatu eta «Ezkerra Europan» jardunaldiko zenbait txosten eraman zituzten.

BERRIOBEITI

Nazioarteko ordezkaritza zabal batek esku hartu du aste honetako jardunaldi internazionalistetan, elkartasunaren eta autodeterminazio eskubidearen aldeko aldarrikapena oinarri eta abiapuntu izanik. Atzo, bi ideia horiek lotzen dituen agiria aurkeztu zuten Berriobeitin.

Guztien izenean, Boliviako MAS talde politikoko diputatu Feliciano Vegamontek irakurri zuen. Izenburuak ondo asko laburbiltzen du manifestu horren mamia: «Autodeterminazio eskubidea bermatuko duen prozesu nazional eta demokratiko baten alde». Testuan nabarmendu dutenez, «Euskal Herriaren orain eta etorkizunari buruzko erabakia bertan bizi eta lan egiten duten pertsona guztiei dagokie, beren ideologia, jatorria, erlijioa edo identitatea edozein delarik ere». Alde horretatik, argi uzten dute «etorkizuna, mugarik gabe, Euskal Herria osatzen dutenek erabaki behar» dutela modu demokratiko eta adostuan. Galdeketa baten beharra aipatzeaz gain, estatu espainol eta frantsesari baita nazioarteko komunitateari ere erabaki hori «sustatu eta errespeta» dezatela eskatzen diete.

Era berean, ETAren erabaki «ausarta» agurtzen dute, «euskal prozesuari ekarpen politiko sakona egin baitio». Euskal preso politikoak gogoan hartuta, sinatzaileek diote prozesuak espetxe espainol eta frantsesetan sakabanatuta dauden presoak askatzea, iheslariak itzultzea eta desmilitarizazioa ekarri behar lituzkeela. Jarraian adierazten dutenez, «gatazka denon arteko elkarrizketa eta negoziazio prozesu baten ondorioz gaindituko da, Euskal Herriko sentsibilitate politiko guztien ordezkaritzarekin osatuko den prozesuaren ondorioz alegia».

Laburbilduz, bi eskaera egin dituzte ordezkari horiek guztiek. Batetik, nazioarteko eragile eta erakundeei eskatzen diete «autodeterminazio eskubidea baldintza baketsu eta demokratikoetan gara dadin prozesua abiatzeko lagundu, babestu eta susta» dezatela. Bestetik, bi estatuei dei egiten diete «herrien burujabetza eta injerentzia ezaren oinarriarekin bat eginez, euskal herritarrek libre eta demokratikoki erabakiko dutena errespetatzea».

Manifestua ezagutarazteko egin zuten agerraldia atzeratu behar izan zuten, «Ezkerra Europan» jardunaldietan esku hartu ostean, Eibartik Berriobeitira zihoazen lagunak ordubete baino gehiago egon baitziren geldituta Guardia Zibilak Zarauzko ordainlekuan ipini zuen kontrolean. «Autobus bat eta hainbat auto gindoazen eta gu bakarrik gelditu gaituzte. Banaka identifikatu eta den-dena miatu dute. Hautsontzietan zeudenpaperak eta guzti begiratu dituzte. Endavant-eko kide bati jardunaldietako txostenak, ondorioak eta, oro har, etxera zeraman material guztia kendu diote. ‘Zigorgarria’ izan daitekeelakoan epaitegira bidaliko dutela esan digute», azaldu zion GARAri Joseba Alvarezek. Oztopoak oztopo, iritsi eta Elkartasun Eguna ospatu zuten.



Una cita solidaria en el Fuerte de Ezkaba

IRUÑEA

El Fuerte de San Cristobal, en el monte Ezkaba, fue el lugar escogido para despedir las jornadas internacionalistas. Algunos desafiaron al bochorno y se animaron a subir andando desde la Txantrea. Una representante de Askapena, organizadora de Elkartasun Eguna, agradeció a los delegados su presencia, al tiempo que remarcó la simbología de este fuerte, del que en 1938 se fugaron 800 presos (de ellos, más de 200 fueron fusilados).

En su intervención, incidió en la importancia de mantener e impulsar «la solidaridad entre pueblos y la lucha contra todo tipo de imperialismos».

Por su parte Martxelo Alvarez, miembro de Ahaztuak, recordó a todas las personas represaliadas durante el franquismo y denunció que «tal y como hicieron en 1936, ahora también están intentado cercenar el derecho de los pueblos a decidir». Junto a ello, lanzó duras críticas contra aquellos que «hacen de la memoria histórica un elemento de trapicheo», en alusión al acto oficial de hoy en Artxanda. El broche final lo puso el cantante y ex preso republicano irlandés Bic McFarlane.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
En la calle y con el proceso, pese a todo
Euskal Herria
«La respuesta del Gobierno ha sido proporcional a la actuación del TSJPV»
Mundua
Llega el día D tras una campaña marcada por las maniobras de los partidos de cara al futuro
Mundua
Moscú anuncia la muerte del sucesor del presidente checheno Masjadov
Kirolak
Essien salva el honor del fútbol africano
Euskal Herria
Iruñea acogió una gran marcha por los derechos, a pesar de los vetos judiciales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss