GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-18
San Joan bezperarako ekitaldi berezia prestatu du 18/98+ lan-taldeak Bilbon
Sumario politikoa dela-eta babes sozialak duen garrantziaz jabetuta, mobilizazioa sustatzen jarraitu nahi dute auzipetuek, eta horretarako eragileen inplikazioa behar dute, arlo guztietan. 18/98 sumariokoek ez ezik, hainbat auzipetuk agerraldia egin dute, eta hilaren 23an Bilbon izango den ekimen bitxirako gonbita egin.

BILBO

18/98 sumarioan auzipetutakoekin batera, beste hainbat sumariotan inplikatuta dauden lagun ugarik egin zuten atzo agerraldia Bilbon. Hala, Segi, Jarrai eta Haikako auzipetuak eta, besteren artean, herriko tabernen eta Batasuneko sumarioetakoak, Udalbiltzakoak edo Askatasunekoak bildu ziren. Baita horiek guztiak babesteko prest agertu diren Bilboko eragile sozialetako kideak ere: auzo elkarteak, hainbat konpartsata-koak, sindikatuetakoak...

Horien guztien izenean Arkaitz Estiballes Santutxuko bertsolariak hartu zuen hitza, baita Miriam Campos auzipetuak ere. Azken horrek azaldu zuenez, hau ez da Bilboko 18/98+ lan-taldeak hiriburuko eragile sozialei ekarpen bat egin dezatela eskatzen dien lehendabiziko aldia.

Camposek gogorarazi zuen urrian hainbat elkartek bat egin zutela «Kaiera» egitasmoarekin, eta ekarpen ugari jaso zutela modu positiboan. Nolanahi ere, hilaren 23rako Bilboko Arriaga plazan deitu duten hitzordua ere «irudimenezko ariketa» izango dela azaldu zuen, «baina kontrako zentzuan». «‘Kaiera’ eskubide zibil eta politikoen inguruan ariketa positiboa bisualizatzea izan zen; hemen, aldiz, ariketa negatiboa bisualizatu nahi dugu. Eskubide zibil eta politikoak kontuan hartuta, ea zer gauza botako genituzkeen sutara», azaldu zuen.

Lan-taldeak, elkarretaratzea ez ezik, San Joan bezperako sua irudikatuko du 19.30ean, «bertan makrosumario hauen inguruan mugitzen den zera negatiboa sutara botatzeko», eta eragile sozialei ekimen horretan parte hartzeko deia egin zien Camposek.

Estiballesek berak hauxe eskatu zuen: eskubide zibil eta politikoen aldeko inplikazioa erakuts dezatela, norberak bere kideen artean informazioa zabalduta eta eragin dezakeen esparru guztietan horren berri emanda.

Izan ere, gogorarazi zuen Bilbon otsailean egindako nazio manifestazioan eragile politiko eta sozialen babes oparoa lortu zutela auzipetuek, baina oihartzun hura hedabideetatik desagertu dela deitoratu zuen segidan. Berriz, 18/98aren aurkako epaiketak dakartzan kalteak aipatu zituen, eta halako sumarioak artxibatzeko exijitu zuen.



Oihartzuna bai edo ez, prozedurak zigorra dakar
Arkaitz Estiballesek aipatu zuen oihartzun mediatikoa desagertu den arren, epaiketak aurrera jarraitzen duela eta «horrek auzipetuei zigorra ekartzen diela, irregulartasun juridiko nabarmenak daudela eta prozesu politikoa etengabe baldintzatzen dutela». Datu esanguratsu gisa esan zuen duela 7 hilabete hasi zela epaiketa, eta, horrenbestez, baita asteroko joan-etorriak ere. Osasun arazoen, hiru istripuen eta etengabeko kostu ekonomiko eta higadura fisiko eta psikikoaren berri eman zuen. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
En la calle y con el proceso, pese a todo
Euskal Herria
«La respuesta del Gobierno ha sido proporcional a la actuación del TSJPV»
Mundua
Llega el día D tras una campaña marcada por las maniobras de los partidos de cara al futuro
Mundua
Moscú anuncia la muerte del sucesor del presidente checheno Masjadov
Kirolak
Essien salva el honor del fútbol africano
Euskal Herria
Iruñea acogió una gran marcha por los derechos, a pesar de los vetos judiciales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss