Juanjo Cresporen omenezko monolitoa berrezarri dute
Errepresioaren eta kartzeletako tratu txarren kontrako borrokaren sinbolo gisa omendu zuten atzo Juanjo Crespo. Orain 25 urte bizitza galdu zuen PCE (r)-ko militantearen alde egitarau oparoa hartu zuen Las Carreras auzoak. Haren omenezko monolitoa berrezarri zen.
ABANTO
Gose-greban hil zela 25 urte betetzen zirenean, Juanjo Cresporen gertukoek haren ibilbidea gogorarazi zuten beste behin. Triki-poteoa egin zuten; 250 lagun bertaratu ziren ekitaldira, eta, besteren ar- tean, Eva Forestek eta Martxelo Alvarezek hartu zuten bertan hitza. Herri bazkaria ere izan zen, eta, iluntzean, haren aldeko monolitoa berrezarri zuten. Emazte eta alabak plaka bat utzi zuten agerian.
|