U.A.
DONOSTIA
Kantaurikoko Arraun Elkarteak uztailean hasiko den denboraldirako egutegia zehaztu du. Lehiaketa uztailaren 9an hasiko dute lehen eta bigarren multzoko taldeek, eta amaiera abuztuaren 27an izatekoa da. Traineruen Kluben Elkarteko (TKE) Ligara igotzeko estropadak irailaren 2an Lekeition eta 9an Sestaon jokatuko lirateke, baina data horiek zehazteke daude.
Beste zenbait puntu ere aztertu zituzten Zierbenako batzarrean.Diziplina eta dopinaren arautegiak eta estropadak antolatzeko araudia onartu zituzten, baita Lehiaketa eta Dopaje Batzordea, dopinaz arduratuko den pertsona, Diziplina epailea eta arbitroa.
Gainera, baimena eman zitzaion Pedro Andueza presidenteari babesle bat har dezan negoziazioak nahiko aurreratuta omen daude, eta Maialen Lizunbia gerentzia lanak egiteko izendatu zuten. Horrez gain, kirol asegurua zehaztu zuten, eta Euskadiko Arraun Federazioarekin epaileak lagatzeko hitzarmena itxi zuten. Bestalde, aurrekontua 80.000 eurokoa izatea zehaztu zen.
Lehen Multzoko egutegia
1. San Pedro uztailak 9
2. Santurtzi uztailak 15
3. Trintxerpe uztailak 22
4. Camargo uztailak 23
5. Santander uztailak 29
6. Lekeitio uztailak 30
7. Ondarroa abuztuak 5
8. Donostia abuztuak 6
9. Hondarribia abuztuak 12
10. Getaria abuztuak 15
11. Zierbena abuztuak 26
12. Laredo abuztuak 27
Bigarren Multzoko egutegia
1. Donibane Lohizune uztailak 9
2. Donostia (Urki) uztailak 16
3. Sestao (Kaiku) uztailak 22 edo 23
4. Pontejos uztailak 29
5. Getxo (Algorta) abuztuak 5
6. Zumaia (Urola Kosta) abuztuak 6
7. Portugalete abuztuak 15
8. Deustu abuztuak 20
9. Colindres abuztuak 26
10. Lutxana abuztuak 27
Gaur, bi estropada
Bestalde, gaur bi estropada jokatuko dituzte. 11.30etik aurrera, 16 traineru arituko dira Mundakako Ikurrinean. Hondarribia, Orio, Urdaibai eta Arkote dira faboritoak. Soustonsen, aldiz, Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatuko dute.