GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-06-18
Bengoetxea VI.a Asegarceko finalerdietan izango da
·Patxi Ruiz mendean hartuta Olaizola II.a izango du hurrengo aurkaria

PATXI RUIZ 20

BENGOETXEA VI 22

DONOSTIA

Asegarcek eta Aspek antolatutako Nafarroako Lau eta Erdikoko aurreneko finalerdia zehaztuta dago. Izan ere, Oinatz Bengoetxeak 22-20 hartu zuen mendean Patxi Ruiz, eta hurrengo larunbatean Aimar Olaizolaren aurka neurtu beharko ditu indarrak finalerako txartela eskuratzeko.

Partida luzea eta gogorra izan zen. Denboraldiko une honetan pilotariak ez daude ohituta Lau eta Erdikoan aritzera, udako binakako torneoetan baitute burua, baina, hala eta guztiz ere, biak nahiko ondo moldatu ziren. Huts dezente egin zituzten, baina tanto ikusgarriak ikusteko parada ere izan zuten Aritzbataldera joandako pilotazaleek.

Bi eta batekoan izan ezik, Leitzako aurrelaria aurretik izan zen, baina tarte handiegirik zabaldu gabe. 20-17koarekin bazirudien Bengoetxea VI.ari garaipenak ez ziola ihes egingo, baina sufritzea egokitu zitzaion, nahiz eta azkenean hogeita bira iristeko gai izan zen.

Bestalde,Javi Oteizak eta Jokin Argotek debuta egin zuten profesionaletan. Lehenengoak galdu egin zuen (22-11). Bigarrenak, aldiz, irabazi (22-18).

Aspeko atarikoa, gaur

Enrike Galartzak eta Iñaki Larraldek Aspeko atarikoa jokatuko dute gaur ­17.15ean­ Zarautzen. Irabazlea Patxi Eugiren aurka lehiatuko da hurrengo astean final-laurdenetan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
En la calle y con el proceso, pese a todo
Euskal Herria
«La respuesta del Gobierno ha sido proporcional a la actuación del TSJPV»
Mundua
Llega el día D tras una campaña marcada por las maniobras de los partidos de cara al futuro
Mundua
Moscú anuncia la muerte del sucesor del presidente checheno Masjadov
Kirolak
Essien salva el honor del fútbol africano
Euskal Herria
Iruñea acogió una gran marcha por los derechos, a pesar de los vetos judiciales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss