GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-07-05
Sozietateen gaineko zergaren aurka egitea kritikatu dute
·Confebaskek «zinikotzat» jo du baxuagoak diren beste tasa batzuk zalantzan ez jartzea

Confebaskek «zinikotzat» jo zuen sozietateen gaineko zergaren aurka helegiteak aurkeztu izana. Europar Batasunean baxuagoak diren interes tasak daudela eta ez direla zalantzan jartzen esan ondoren, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zergak epaitegietan bukatzen duela salatu zuen.

BILBO

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresaburuen Confebask elkarteko idazkari nagusi Jose Guillermo Zubiak «zinikotzat» jo zuen hiru herrialdeetako sozietateen gaineko zergaren aurkako helegitea aurkeztu izana. Hain zuzen ere, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerga epaitegietara eraman den bitartean, EuroparBatasunean (EB) baxuago diren interes tasak daudela eta horiek ez direla zalantzan jartzen salatu zuen.

Jarrera hori «erabat zinikoa» dela nabarmendu zuen, bere ustez, Estatu espainoleko lurraldeekin dagoen 2,5 puntuko aldeak ezin baitio «lehiakortasunari» eragin. «Europan, berriz, 25 puntuko diferentziak ere badaude eta inork ez du zalantzan jartzen horrek lehiakortasunari eragiten dion ala ez», adierazi zuen Confebaskeko idazkari nagusiak.

Horrelako gauzak gehiago gerta ez daitezen eta sozietateen gaineko zergaren aurkako helegiteak ekiditeko, Zubiak erreforma «sakon» bat aldarrikatu zuen. Helegiteak, bere ustez, Kontzertu ekonomikoa behar bezala «babestu» ez zelako etorri dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Amplia denuncia ante la muerte de la vecina de Basauri Loredana Andriescu
Euskal Herria
«La resolución del conflicto vasco se ha convertido en cuestión europea»
Kirolak
Italia se reservó lo mejor para los últimos minutos
Euskal Herria
Isidro Garalde, hospitalizado en Granada por un infarto
Kultura
Anjel Alkain eta Asier Hormazaren Tourra
Mundua
El Parlamento Europeo condena el franquismo con el silencio del PP español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss