El Parlamento Europeo condena el franquismo con el silencio del PP español
·En el setenta aniversario del golpe militar fascista
El Parlamento de Estrasburgo emitió una declaración de condena del golpe de Estado fascista de 1936 que aupó al poder al general Franco. Todos los partidos políticos, con la excepción del PP español y de la ultraderechista Liga de las Familias Polacas, mostraron su apoyo al texto, que incluye un llamamiento al Estado español a asumir «la carga plena de su pasado». Jaime Mayor Oreja, cuyo grupo ya se desmarcó de la iniciativa desde sus orígenes, obvió en su alocución referencia alguna a la asonada militar y al franquismo. Desde la distancia, el polaco Maciej Gyertich fue más explícito y felicitó a Franco por «haber frenado el avance del comunismo».
ESTRASBURGO
Estatu espainoleko ordezkariek, PPkoek izan ezik, Europar Batasuneko Parlamentuan bultzatu zuten ekimena eta 200 diputaturen babesa lortu zuten.Hala ere, alderdi politiko nagusiak biltzen dituen presidenteen batzarra bozketa egitearen aurka azaldu zen eta frankismoa azalpen instituzional baten bitartez gaitzestea erabaki zuen. Josep Borrell Parlamentuko presidente eta PSOEko diputatuak irakurri zuen azalpena eta Ameriketako Estatu Batuek Francori eskaini zioten sostengua salatzeaz gain, «demokrazia espainolak iraganaren zama onartzeko ordua» iritsi dela ziurtatu zuen. Europako PPren izenean ez zuen inolako zamarik onartu Jaime Mayor Orejak. 1936ko estatu kolpea eta frankismoa ez zituen aipatu ere egin. Trantsizioa izan zuen hizpide, ordea, eta «autodeterminazioari buruzko eztabaidari ateak zabaltzen dizkion bigarren trantsizioa» bultzatzea leporatu zion Madrilgo Gobernuari. Era berean, baina askozaz zuzenago, Franco jeneralaren estatu kolpea goraipatu zuen Maciek Marian Giertych Poloniako Familien Ligako ordezkariak. Ultraeskuin katolikoa ordezkatzen duen alderdia Varsoviako Gobernuko kide dugu. Bere ordezkariaren esanetan, Francok «komunismoaren erasoari egin zion aurre».
Europako eskuina
Adierazpen horren kontra gogor egin zuen Hans-Gert Poettering Europako PPko presidenteak. Bere kide Mayor Orejak mantendutako isiltasun konplizearen gainetik, Poetteringek faxismoa gaitzetsi zuen, baita komunismoa ere. «Katolikoa naizen heinean, duintasuna, demokrazia, askatasuna eta zuzenbide estatua defendatzen dut», erantzun zion poloniar ultraeskuindarrari diputatu alemanak.
|