GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-05
Anjel Alkain eta Asier Hormazaren Tourra
Alberto Gorritiberea, sei asteotan errodatzen ari diren «Eutsi» filmaren zuzendaria, hain dago bere egitekoetan buru-belarri sarturik, ezenez den enteratu Tourra hasi denik ere. Nahiz eta filmaren gertakarietako bat, langileen protesta, tourrean bertangertatzen den.

Bi urte daramatzate greban eta 40 urte dituzte. Bietako bat, gainera, aita izateko zorian dago. Baldintza horien gainean drama bat eraiki zezaketen Alberto Gorritibereak eta Unai Iturriaga gidoilariek, baina komediatik gehiago du orain aste eta erdi Pasaiako portuan errodatzen hasi eta Euskal Herriko hainbat lekutan egiten ari diren euskarazko film luzeak.

Atzo arratsaldean Orbea enpresan ziren, Mallabian, Saizarbitoriaren “Bihotz bi”n ageri den Bar Hambretik oso gertu. Pelikulan agertuko diren langileak eta Orbeakoak atarian gurutzatu ziren buzo ezberdinak soinean zituztela, batzuk etxera bidean eta besteak lanean hasteko oraindik, arazo tekniko batzuk tarteko bi ordu eta erdiko atzerapenarekin hasi baitzen errodajea.

«Dena ondo doa, tartekako arazotxoak alde batera utzita. Ez dut arrastorik ere mundua nola doan, erabat murgilduta bainago filmean. Atzo enteratu nintzen Tourra hasita dagoela. Ez nekien dopinaren auziaz ere ezer. Unitate bat joango da irudi batzuk hartzera Tourrera, Soudet mendira, Kanbon hasiko den etapara, baina guk geure Tourra antolatuko dugu Lizarragan», esan zuen Alberto Gorritiberea zuzendariak.

Lizarragan errodatuko dituzte fikziozko Tourreko irudi horiek hilaren 12an. Egun horretan oporretan egon eta plan jakinik gabe daudenek egun pasa polita egin dezakete. Pelikula bat nola egiten den ikusiko dute, eta Asier Hormaza lanean gertutik ikusteko aukera ere izango dute. Jana eta edana “Eutsi”koek jarriko dituzte, baina horretarako aldez aurretik bi telefono hauetako batera deitu behar da:636697356 (Maite) edo 629233816 (Pablo). Bi aktore nagusiei buruz galdetu genion zuzendariari. «Mundialak dira. Gozatzen ari dira eta hori ikusi egingo da gero. Taldean oso giro ona dugu», adierazi zuen.

Alkain, lasai

Anjel Alkain ohituta dago egunean bospasei esketx egiten, eta lasaiago dabilen inpresioa du. «Gaizki dago nik esatea, baina telebistako lana baino lasaiagoa iruditzen zait hau. Erabat saturatuta bukatu dugu telebistako ‘Wazemank’en, eta ederki etorri zait eten hau», esan zuen aktoreak, dagoeneko makilaturik eta errodatzen hasteko prest. «Nire papera ez da batere dramatikoa. Asierrena gehiago. Nire pertsonaiak hilean bitan pentsatzen du, horrek dituen bere gauza txar eta on guztiekin. Edozein modutara ere ez du zerikusirik telebistako nire pertsonaiekin. Ni sindikatuan sartuta nago, baina ez oso modu militantean. Enpresako batzordeak Bruselara martxa bat antolatu du, baina Martin eta biok geure kontura protesta Tourrera eramatea erabaki dugu. Kandido Urangak egiten duen pertsonaia da goitik behera sindikalista», esan zuen.

Alkain oso pozik dago zuzendariarekin. «Oso erraza da harekin lan egitea, tipo normala delako seguru asko. Eta hori asko eskertzen dut nik. Arazoak konpontzen dakien jendea gustatzen zait. Gauzak oso argi dauzka eta badaki lagutzen», esan zuen. “Kutsidazu”n taxistaren papera egin zuen Anjel Alkainek, baina ez du zineman besterik egin.

«Hau ez da barre egiteko pelikula bat, nahiz tarteka barre egiten den, drama bat baitago betiere atzean eta sekulako jakimina daukat neure burua pelikulan ikusteko. Adiskidetasun baten istorioa da funtsean», esan zuen. Pelikulan bizikletan ibiltzea egokituko zaio, baina zaletu moduan. «Gu, haragi egosi pixka bat janez, gabiltza bizikletan, zaletu moduan. Etxetik alde egiteko aitzakia da gehiago», esan zuen.

Alkainek 40 urte ditu filmean, berak duen adina, nahiz eta ez omen den «berrogeiko krisialdiaz» enteratu. «Ohartu gabe gaindituko nuen», dio. Asier Hormazak urte batzuk gutxiago ditu errealitatean, baina 40 ditu hark ere pelikulan. Alkainek bi haur ditu bizitza errealean, eta filmean Asier da haur baten aita izateko zorian dagoena.

Asier Hormazak kontatu zigunez, atzo 700 egun greban daramatzaten langileak enpresako auto bat lapurtzera joan ziren lantegira, gero Bruselera joateko. «Guk, ordea, beste ekintza bat egin nahi dugu Tourrean eta road movie bat bihurtuko da pelikula. Gu biokin batean kazetari gazte bat etorriko da Tourreko ekintza horretara, Zurińe (Oihana Martikorena),eta perstonaia horrek ere garrantzia handia izango du», esan zuen Asierrek.

Komedia eta drama, biak ezagutzen ditu Hormazak. Bosgarren pelikula du hau zineman eta protagonista moduan bigarrena, “El final de la noche” izan baitzen lehena.

Atzo, autoaren enpresako lapurketaz gainera, eskirolekin istiluak eta beste zenbait eszena errodatu zituzten Saldix (Orbea)lantegian. Lanak gauerdian bukatzekotan ziren. «Atzo (herenegun) ere oso berandu bukatu genuen errodajea Oiartzungo Pagoa garagardotegian eta bihar (gaur), eguraldi ona egiten badu, Pasai Antxoko portura itzuliko gara filmaren kokaleku nagusia hura delako», kontatu zigun Asier Bilbao, produkzio zuzendariak. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Amplia denuncia ante la muerte de la vecina de Basauri Loredana Andriescu
Euskal Herria
«La resolución del conflicto vasco se ha convertido en cuestión europea»
Kirolak
Italia se reservó lo mejor para los últimos minutos
Euskal Herria
Isidro Garalde, hospitalizado en Granada por un infarto
Kultura
Anjel Alkain eta Asier Hormazaren Tourra
Mundua
El Parlamento Europeo condena el franquismo con el silencio del PP espańol
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss