GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-05
Aizpea Goenaga eta Joseba Azkarragaren lanak, kalean

BILBO

Aizpea Goenagaren ‘‘Santxa’’ eta Joseba Azkarraga Etxegibelen ‘‘Mendebalaren mintzo mindua’’ liburuak argitara eman ditu Euskaltzaindiak. Lehen idazlanak antzerkirako Toribio Altzaga saria eskuratu zuen iaz, eta bigarrenak, berriz, saiakerei zuzenduriko Mikel Zarate saria.

Goenagak XI. mendean kokatu du bere antzerki lana. Santxa kondesa Iruñeko elizaren buru izendatuko du SantxoRamirez erregeak. Kargua onartu ondoren, horri eusteko izango duen borroka da antzezlanean kontatzen dena.

Goenaga atzerrian da, eta, hori dela-eta, ez zuen Euskaltzaindiaren egoitzanliburuen aurkezpen ekitaldian egoterik izan. Joseba Azkarraga egon zen ‘‘Mendebalaren mintzo mindua’’ aurkezten.

Egileak Mendebaldeko zibilizazioaren diagnostikoa egin du, «minduta dagoen mundu bat», haren esanetan. Azkarragak azaldu zuenez, ikuspegi oso kritikoa da liburuan agertu duena, «errukirik gabekoa» irudituko zaio batzuetan irakurleari. «Mundu horren minen inbentarioa da», laburbildu zuen.

Euskaltzaindia-BBK literatur sarien aurtengo deialdia martxan da dagoeneko. Urriaren 16a baino lehen aurkeztu behar dira eleberri, antzerki, olerki eta saioak BBKren Kultur Gelan, Bilbon.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Amplia denuncia ante la muerte de la vecina de Basauri Loredana Andriescu
Euskal Herria
«La resolución del conflicto vasco se ha convertido en cuestión europea»
Kirolak
Italia se reservó lo mejor para los últimos minutos
Euskal Herria
Isidro Garalde, hospitalizado en Granada por un infarto
Kultura
Anjel Alkain eta Asier Hormazaren Tourra
Mundua
El Parlamento Europeo condena el franquismo con el silencio del PP español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss