GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-05
Peio Serbielleren Estatuko egituren kontrako protesta

BIARRITZ

Atzo, Peio Serbiellek eta beste artista batzuek Biarrizko Assediceko atean ekitaldi kultural txiki bat egin zuten protesta modura. Izan ere, kartzelan sartuta egon zen bitartean langabezia errenta lortzeko langabetuen bulegoak ezarri zizkion hitzorduetara ez joateagatik errenta txikitu egin diote.

Kartzelan egotea nahitaezko egoera izanik, langabezia bulegoak ezarritako hitzorduetara ezin joan izatea preso guztiei gertatzen zaien zerbait dela kontuan hartuta, Serbiellek egin protesta ekintza horretan preso politikoek eta preso arruntek jasan behar izaten dituzten estatuaren bidegabekeriak salatu nahi izan zituzten. Nabarmendu zuen, halaber, haren egoera berean dagoen jendearen ahultasuna. Horregatik, familia eskertu zuen, eta, aldi berean, nabarmendu zuen haiengatik izan ez balitz kalean egongo litzatekeela.

Serbiellek bere arrazoiak aurkeztu eta Assediceko Akitaniako zuzendariari igorri gutuna irakurri zuen.

Ekitaldi kulturala

Peio Serbielle kantaria izanik ezinbestekoa zen arteak protestan tokia izatea. Peioren interbentzioaren aitzinetik eta ondoren, Jules antzezle komikoak boterearen eta munduaren egoeraren kritika sarkastiko bat egin zuen. Serbiellek gutuna irakurri eta hitz batzuk esan eta gero, gitarra batez eta Julesek lagunduta kanta bat eskaini zien protestara bildutako kazetariei.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Amplia denuncia ante la muerte de la vecina de Basauri Loredana Andriescu
Euskal Herria
«La resolución del conflicto vasco se ha convertido en cuestión europea»
Kirolak
Italia se reservó lo mejor para los últimos minutos
Euskal Herria
Isidro Garalde, hospitalizado en Granada por un infarto
Kultura
Anjel Alkain eta Asier Hormazaren Tourra
Mundua
El Parlamento Europeo condena el franquismo con el silencio del PP español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss