GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-05
Uztaritzeko auzapezak Baiona-Garazi tren linearen aldeko kanpaina hasi du
Bernard Auroy Uztaritzeko kantonamenduko kontseilari orokor eta Uztaritzeko auzapezak Dominique Perben Garraio, Ekipamendu, Turismo eta Itsaso ministroa eta Michel Boyon Frantziako Trenbide Sareko (RRF) presidentea interpelatu ditu Baiona-Uztaritze-Donibane Garazi linearen inguruan. Bi kargudunei igorri dien gutunean Auroyk administrazio egitura ezberdinetako beste hautetsien artean laguntza bilatzen ari dela nabarmendu du.

UZTARITZE

«Tren linea badugu, interesgarria litzateke Donostia eta Hendaiaren artean dagoenaren modura garatzea», adierazi zuen atzo Bernard Auroyk. Egun Baiona eta Donibane Garazi lotzen dituen trenbidea eta Uztaritzetik pasatzen dena oso zaharkitua dago, eta ez da berrikuntzarako inongo egitasmorik aurreikusten. Linea horretan egin ziren azken berritzeak XX. mendearen hasieran izan ziren; horregatik, gaur egun trenak 40 kilometro orduko abiadura soilik har dezake. Abiadura horretan bidaiaren asko tardatzen dutenez, ez dituela zerbitzu publiko baten betebeharrak betetzen salatu du Auroyk.

Ordutegien aldetik ere oso zerbitzu urria eskaintzen du. Horregatik, Uztaritzeko auzapezak ordutegiak ere aipatu ditu eskaeretan: «Ordutegi egokituak beharko lirateke. Eskaintza handiagoa egin, eta, aldi berean, auto-ilarak egoten diren orduetan trenak jarri behar dira, ilarak saihesteko». Zera gaineratzen du: «Guztiok irabaziko genuke ingurumenean eta eraginkortasunean».

Garraio ministroari eta RFFko presidenteari igorri gutunetan erabiltzaileen beharrei erantzuteko eta trena erakargarri egiteko beharra nabarmentzen du. Hala, Baiona, Angelu eta Biarritzerako (BAB) sarbideetan dagoen arazoari erantzuna emango litzaiokeela uste du.

Bestalde, Auroyk Pirinio-Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidente Jean-Jacques Lasserreri trenbide horrekin zerikusia duten erakundeetako hautetsiak elkartzeko bilkura bat antola dezala eskatuko diola ematen du jakitera. Uztaritzeko auzapezaren ustez, bilkura horretan BABeko hiri elkargoko arduradunak, Akitaniakoak eta Euskal Herriko hautetsien Kontseilukoak egon beharko lirateke. Oraindik desmartxarik egin ez badu ere, Kontseilu Orokorrean interes handia sortuko duen gaia dela uste duela baieztatu zuen.

Garraio ministroari bidali gutunean RFFko presidentearen aurrean trenbide linearen alde egiteko eskatu dio Auroyk.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Amplia denuncia ante la muerte de la vecina de Basauri Loredana Andriescu
Euskal Herria
«La resolución del conflicto vasco se ha convertido en cuestión europea»
Kirolak
Italia se reservó lo mejor para los últimos minutos
Euskal Herria
Isidro Garalde, hospitalizado en Granada por un infarto
Kultura
Anjel Alkain eta Asier Hormazaren Tourra
Mundua
El Parlamento Europeo condena el franquismo con el silencio del PP español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss