GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-05
Errenteria prest VIII. Erromeria Egunerako
·VIII. Erromeria Egunean dantza egiteko ‘naturaltasuna’ eta guztien parte hartzea bultzatuko dituzte

DONOSTIA

VIII. Erromeria Eguna uztailaren 15ean egingo dute, Errenterian. Donostiako Koldo Mitxelenan egindako aurkezpe- nean, jaialdiaren helburuak zehaztu zituzten.

Jon Maia dantzariak adierazi zuenez, xedeetako bat herri dantzarekin eta musika tradizionalarekin gozatzea izango da. Maiaren hitzetan, ohiko ekitaldietara joaten den jendeak ikusle hutsaren papera betetzen du; Erromeria Egunean, ordea, ikuslearen parte hartze zuzena bultzatu nahi dute.

Parte hartze hori gauzatzeko, Aiko Dantza Taldeak eskainiko duen emanaldiari aipamen berezia egin zioten. Aitor Furundarena eta Sabin Bikandi musikariek azaldu zutenez, dantza irakasle batek lagunduta joko dituzte abestiak. Horrela, ikusleek zuzenean dantzatu ahal izango dute.

Sabin Bikandik dantzak erakusteko “naturaltasuna” nabarmendu nahi izan zuen: «Gure helburua ez da dantza ikusgarriak erakustea. Dantza sinpleak erakusten ditugu, ondoren jarraipena izango dutenak, alegia».

Bikandik, dantzari berari garrantzi berezia eman zion atzoko aurkezpenean: «Dantzarako jotzen dugu. Dantzaria baino garrantzitsuagoa dantza bera da. Dantzaren egitura errespetatzen saiatzen gara bai musikariak baita dantza irakaslea bera ere».

Errenteriako Erromeria Egunean, haurrek garrantzi berezia hartuko dute. Iaz Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldia eskaini bazen ere, aurtengoan Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior taldeak hartuko du lekukoa. Mikel Otaegik (Txirri) honakoa adierazi zuen: «Dantza eta musika ere jokoak dira, eta horiekin jolastea izango da helburua».

Euskal dantzak eta abestiak baliatuz haurren parte hartzea sustatuko dute. Txirri, Mirri eta Txiribitonen betiko abestiak moldatu eta beste hainbat euskal abesti prestatu dituzte Erromeria Egunean haurrak oholtza gainera igo daitezen. Dantzaren hurrengo zita, beraz, uztailaren 15ean, Errenterian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Amplia denuncia ante la muerte de la vecina de Basauri Loredana Andriescu
Euskal Herria
«La resolución del conflicto vasco se ha convertido en cuestión europea»
Kirolak
Italia se reservó lo mejor para los últimos minutos
Euskal Herria
Isidro Garalde, hospitalizado en Granada por un infarto
Kultura
Anjel Alkain eta Asier Hormazaren Tourra
Mundua
El Parlamento Europeo condena el franquismo con el silencio del PP español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss