GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-05
Esklerosi anitzaren kontrako ekitaldia iragarri dute
2.000 lagun baino gehiago dira Hego Euskal Herrian esklerosi anitza dutenak. Sendaezina den gaixotasun hori gizarteratzea eta gaitza sufritzen dutenak laguntzea du helburu «Busti zaitez» ekimenak. Ekitaldia Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 80 gunetan egingo dute, hilaren 9an.

BILBO

Atzo Bilbon egindako agerraldi publikoan Esklerosi Anitzaren kontrako Elkarteko kide Begoña Ruedak eta Pedro Carvajalek datorren hilaren 9an egingo duten “Busti zaitez”en bederatzigarren ekitaldian parte hartzeko deia egin zuten. Horrekin batera, gizartearen laguntza beharrezkotzat jo zuten gaitza dutenen bizimodua hobetzeko. Ekitaldia Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 80 hondartza eta igerilekutan egingo dute.

Esklerosi anitza gizartean dagoen gaitza da; izan ere, 100.000 biztanletik 60 pertsonak sufritzen baitute.

Basurtuko Ospitaleko neurologia arduradun Alfredo Antigüedad doktoreak adierazi zuenez, esklerosi anitzeko 2.000 kasu baino gehiago daude Hego Euskal Herrian. Gainera, sendagaitza den gaixotasun horren inpaktua gehien jasaten duten giza kolektiboak emakumeena eta bereziki gazteena dira. Ez da hilgarria ez kutsakorra, baina kaltetua ezindu dezake.

Aurpegi ezagunen presentzia

Urtero bezala, hainbat aurpegi ezagun atxiki zaizkio datorren uztailaren 9an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 80 gunetan egingo duten bustialdiari. Aurpegi ezagun horietako batzuk atzoko prentsaurrekoan presente egon ziren, gainera; Maribel Salas aktorea, eta Adela Gonzalez eta Iñaki Lopez aurkezleak, esaterako. Azken horrek, gainera, senitarteko bat gaitzak jota du.

Nahiz eta han egon ez, atxikimendua adierazi duten beste aurpegi ezagun batzuk Isma Urzaiz eta Joseba Etxeberria Athleticeko jokalariak, Javi Salgado Bilbao Basket taldeko joko antolatzailea, Carlos Sobera aurkezlea, Martin Berasategi sukaldaria, Unax Ugalde edota Alex Ubago dira. Aurpegi ezagun horietako batzuk “Busti zaitez” ekitaldiaren ekintza nagusietan, uztailaren 9an, hiru leku ezberdinetan bustiko baitira; Muskizen, Araban Estadio elkarteko igerilekuetan, eta Donostian Kontxako hondartzan 12.00etan.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako igerilekuetara edo hondartzetara joango direnek bustitzearekin nahikoa izango dute. Izan ere, ez da beharrezkoa igeri egitea, 80 gune horietako batera joatea eta ezinbestekoak diren 400 boluntarioen laguntzari esker bustitzea da kontua.

Parte hartzen duen pertsona orok, gainera, diploma akreditatzaile bat eskuratuko du. Nafarroan, sanferminak direla-eta, ekitaldia atzeratu egin da.

SMS bidez busti daiteke

Aurtego edizioaren berritasun nagusienetariko bat SMS bidezko mezuak bidaltzearena da. Izan ere, 80 gune horietako batera joan ezin daitezkeen pertsonek euren ekarpena egin dezakete 4004ra “Mojate!” hitzak bidalita.

Gainera, Kukuxumusu etxeak kamiseta lerro berezia kaleratu du, kaltetuei laguntzeko dirua lortu ahal izateko.



Gaixotasun sendagaitza, baina ez hilgarria
B.Z
BILBO

Esklerosi anitzak jota 2.000 pertsona baino gehiago daude Hego Euskal Herrian. Egun gaixotasunak ez du sendabiderik, Alfredo Antigüedad doktoreak adierazi zuenez, 20-25 urte inguruko gazteak eta emakumeak dira gaitza izateko arrisku gehien daukatenak.

Gazteen artean, gainera, horixe da ezindu geratzeko bigarren arrazoia, trafiko istripuen atzetik. Izan ere, prozesu degeneratiboa da pertsonak guztiz ezinduta utzi arte. Dena den, argi utzi beharra dago esklerosi anitza ez dela hilgarria, ez kutsakorra ezta hereditarioa ere.

Sintomak

Gaixotasunaren sintomarik ohikoenak zentzumen arazoak dira, batez ere oreka eta mintzairarekin zerikusia dutenak.

Horrez gain, ikusmenean eta gernu sisteman arazoak areagotzen dira, eta zorabioa eta nekea agertzen da. Gorputzenborreko ahulezia handitzen da, kasu batzuetan paralisi osoa izan arte.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Amplia denuncia ante la muerte de la vecina de Basauri Loredana Andriescu
Euskal Herria
«La resolución del conflicto vasco se ha convertido en cuestión europea»
Kirolak
Italia se reservó lo mejor para los últimos minutos
Euskal Herria
Isidro Garalde, hospitalizado en Granada por un infarto
Kultura
Anjel Alkain eta Asier Hormazaren Tourra
Mundua
El Parlamento Europeo condena el franquismo con el silencio del PP español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss