GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-05
Bisitarik gabe utzi zituzten Iñaki Etxeberriaren gurasoak larunbatean

ALGECIRAS. ­ Iruñeko Iñaki Etxeberriaren gurasoek Botafuegos kartzelara deika eman zuten joan den astea semearekin zuten bisita izateko. Baina, bertako telefonoa beti zegoen komunikatzen edo ez zuten erantzunik lortzen. Ostiralean, bisean bisekoa egin aurretik, ama hurrengo egunerako bisitarako ordua eskatzera joan zen kartzelariengana, baina bisitarako lekurik ez zegoela esan zioten. Asko tematu ostean 18.00etarako bisita ematerik bazutela esan zioten, baina Algeciras Euskal Herritik 1.235 kilometrora dagoenez gero, gurasoek ezin zutela ordu horretan egin eta 9.00etan jartzeko eskatu zien. Semearekin bisean bisekoa egin ostean, amari bisitarako tokirik ez zegoela esan zioten. Presoa mintzalekura eraman zuten, gurasoek tokirik ote zegoen ez zutela galdetu esanez. Bisita galdu zuten hala.



Joel Sistiaga presoak askatasuna berreskuratuko du ostiralean

UZTARITZE. ­ Joel Sistiaga Uztaritzeko preso politikoak ostiralean berreskuratuko du askatasuna, epaile frantsesek ezarri zioten bost urteko espetxe-zigor osoa bete ostean. Askatasunak azaldu zuen 20.15ean Baionako tren geltokian lehen harrera egingo diotela, eta ongietorri ekitaldia, aldiz, hilaren 16an izango dela Uztaritzen bertan. Estatu frantseseko Polizia Judizialak bere Baionako lanpostuan atxilotu zuen Sistiaga 2002ko uztailean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Amplia denuncia ante la muerte de la vecina de Basauri Loredana Andriescu
Euskal Herria
«La resolución del conflicto vasco se ha convertido en cuestión europea»
Kirolak
Italia se reservó lo mejor para los últimos minutos
Euskal Herria
Isidro Garalde, hospitalizado en Granada por un infarto
Kultura
Anjel Alkain eta Asier Hormazaren Tourra
Mundua
El Parlamento Europeo condena el franquismo con el silencio del PP español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss