GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-05
Unai Paroti «bizi baldintza gordinenak» ezartzen dizkiote Navalcarneron
·Zapaterori eta Chiraci «heriotza eta samina» eragiten duten neurriak amaitzeko exijitu die Etxerat-ek

MADRIL

Unai Parot euskal preso politikoa Kordobako kartzelatik Navalcarnerora eraman zuten iragan uztailaren 1ean epaiketa bat zela medio. Eta, atzo Etxerat-ek salatu zuenez, azken espetxe horretan euskal herritarrari «bizi baldintza gogorre- nak» ezartzen dizkiote.

Navalcarneron ezartzen dizkioten neurri horien artean, besteren artean, Etxerat-ek azaldu zuen patioan bakarrik izaten dutela, inor ikusi edo inorekin hitz egiteko aukerarik gabe. Patio orduak, gainera, ez dizkiote zehaztu eta, ondorioz, funtzionarioek haiek nahi dutenean ateratzen dute bertara. Bera duten ziegan ere kartzelariak noiznahi sartzen direla jakinarazi zuen.

Errepresaliatu politikoen senideek argi dute bakartze neurri horiek beren «senide preso politikoak fisikoki, psikikoki nahiz politikoki suntsitu na-hian» ezartzen dizkietela Estatu espainolak eta frantsesak. «Ikusi ahal denez, Zapaterok, bere Gobernuak nahiz alderdiak egun bestelako hitzak erabili arren, mendekuzko eta gorrotozko politikak mantentzen ditu indarrean, 22 presoren eta 16 senideren heriotza eragin duten eta samina lortzen duten neurriak, hain justu», esan zuen.

Hala, Zapaterori, Chiraci eta haien gobernu eta alderdiei preso politikoei dagozkien eskubideen jabe izanik Euskal Herrian batu daitezela eta «bahitu politikoen egoera dakarten salbuespeneko neurri ankerrak segituan amai daitezela» exijitu zien errepresaliatuen senideen antolakundeak.

Gizartea ere «preso eta iheslarien eskubideen alde konpromisoak indartuz» bi estatuei presioa egitera deitu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Amplia denuncia ante la muerte de la vecina de Basauri Loredana Andriescu
Euskal Herria
«La resolución del conflicto vasco se ha convertido en cuestión europea»
Kirolak
Italia se reservó lo mejor para los últimos minutos
Euskal Herria
Isidro Garalde, hospitalizado en Granada por un infarto
Kultura
Anjel Alkain eta Asier Hormazaren Tourra
Mundua
El Parlamento Europeo condena el franquismo con el silencio del PP español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss