GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-07-05
Mikel ASTARLOZA | Ag2r taldeko txirrindularia
«Inoiz baino hobeto nagoela uste dut eta erakusteko prest nago»

Hogeita sei urte besterik ez duen arren, laugarren Tourra du Mikel Astarlozak. Ag2r taldekoak dopinarekin lotutako azken gertakariak nabaritu ditu, baina lasterketan du burua orain. Saso- ian heldu dela esan zigun atzo afaldu ostean, eta horregatik irrikaz da Pirinioak heltzeko.

­Lau egun eman dituzu, zer errepaso egiten duzu orain artekoaz?

Egia esan, nahiko deszentratuta hasi nintzen. Manceboren historia guztia taldeak oso gaizki hartu zuen: hasi baino lehen liderra galtzea, eta, batez ere, horrela galtzea oso gogorra izan zen. Aitzin etapa nahiko eskasa egin nuen, eta errua egoera horri botatzen diot. Dena den, egunetik egunera lasterketan sartu naiz eta orain Tourrean sentitzen naizela esan dezaket.

­Manceborik gabe, taldearen helburuak aldatu dituzue?

Ez guztiz. Helburuak berberak dira, baina rol aldaketak izan ditugu. Hau da, Mancebo txirrindulari garrantzitsuena zen eta Moreauk askatasuna zuen. Orain, berriz, Moreauk hartu du Manceboren lekukoa sailkapen nagusiari begira, eta besteok ihesaldiak bilatu behar ditugu, batez ere mendiko etapetan.

­Nola ikusten duzu zeure burua hori lortzeko eta lehian izateko?

Oso ondo. Ez dut arazorik izan Tourreko prestaketan eta sasoiko heldu naiz. Ez daukat aitzakiarik ondo ez ibiltzeko, inoiz baino hobeto nagoela uste dut. Horregatik, gogoz beteta nago Pirinioetara iristeko eta hori dena erakusteko.

­Konfiantza duzue Moreaurengan?

Azken gertakariekin hautagaia da, agian ez irabazteko, baina bai podiumean lehiatzeko. Gainera, nabaritzen zaio burua lasterketan duela erabat. 35 urte ditu eta sekulako maila eman du Tourra baino lehen, Catalunya eta Dauphine itzulietan.

­Bestetik, Arrieta taldekideak oso gertu izan du garaipena...

Nahiko gutxi falta izan zaio. Merezi du: oso langile ona da eta beti egin du liderren eta taldeen alde. Gaur ez du hutsik egin eta dena eman du.

­Tourreko lehen egunetan egoera oso desatseginak izan zenituen, ezta?

Bai, oso desatseginak. Horrelako gauzak ez zaigu inori gustatzen entzutea. Txirrindularia zikintzen duten esamesak dira, eta zaleek zapore hori hartzea pena handia da. Argi dago dopina dagoela bai txirrindularitzan bai beste kiroletan. Baina hemen txirrindularitza kriminalizatzen da, eta txirrindulari guztiak, gainera. Hori horrela, futbolariak atera diren unean politikariak berehala atera dira hori gezurtatzen. Horrek ez dio txirrindularitzari laguntzen.

­Ez daude Basso, Ullrich, Vinokourov ezta Valverde ere, zure ustez, nortzuk dira orain faboritoak?

Landis eta Leipheimer, Popovychekin batera, eta Hincapie. Valverde, esaterako, ez nuen garaipena lortzeko gai ikusten.

­Ez dituzu aipatu Mayo eta Zubeldia...

Baietz esango banizu gezurra esango nizuke. Ez zait iruditzen podiuma zapaltzeko daudenik, agian handi gelditzen zaie. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Amplia denuncia ante la muerte de la vecina de Basauri Loredana Andriescu
Euskal Herria
«La resolución del conflicto vasco se ha convertido en cuestión europea»
Kirolak
Italia se reservó lo mejor para los últimos minutos
Euskal Herria
Isidro Garalde, hospitalizado en Granada por un infarto
Kultura
Anjel Alkain eta Asier Hormazaren Tourra
Mundua
El Parlamento Europeo condena el franquismo con el silencio del PP español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss