GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ESKUBALOIA 2006-07-05
- Akaba Bera Bera
Tati Garmendiak beteko du Reyes Karrerek aulkian utzitako hutsunea
·Taldeak Ana Petrinja, Susan Andersen eta Ixone Minguez fitxatu ditu lehen lerroa osatzeko

Asier AIESTARAN
DONOSTIA

Tati Garmendia izango da Akaba Bera Berako entrenatzaile berria. Hainbat urtez donostiarren joko antolatzailea izandakoak Reyes Karrerek utzitako hutsunea beteko du taldearen gidaritzan, eta, horretarako, jokalari izateari utzi egingo dio. Aurkezpenean adierazi zuenez, asko kostatu zitzaion erabakia hartzea, baina taldeko zuzendaritzak eta beste jokalariek emandako animoek bultzatu dute baietza ematera.

Entrenatzaile berriaz gain, Bera Berak beste hiru fitxaketa jakinarazi zituen datorren denboraldirako. Ana Petrinja, Susan Andersen eta Ixone Minguez izan dira denboraldi amaieran horren ahulduta geratu zen lehen lerroa indartzeko hiru jokalari hautatuak.

Ana Petrinja 22 urteko esloveniarra da, 1,72 neurtzen du eta 68 kilo pisatu, antolatzaile zein hegaleko moduan joka dezake, junior zein senior mailako selekzioarekin jokatu du ­2004ko Hungariako Munduko Txapelketan azkenekoz­ eta Celeja Zalek taldetik dator.

Susan Andersen daniarrak 31 urte ditu, ezker hegalean jokatu ohi du, 1,81 neurtzen du, 75 kilo pisatzen ditu, eta Norvegiako Sola taldetik iritsiko da Donostiako taldera.

Ixone Minguez Mugertza, azkenik, Ermutik fitxatu duten 22 urteko eskuin hegalekoa da. Ezkerra da, 1.75 metro neurtzen du eta 65 kilo pisatzen ditu.

Ana Karrere, prestaketa fisikoaren arduradun eta atezainen entrenatzaile izateaz gain, zuzendaritza teknikoaz arduratuko da aurrerantzean, eta atzo aipatu zuenez, fitxaketokin «jokalari gazte eta helduagoen arteko orekari» eutsi nahi izan diote. «Egia esateko, sinestezina da Europako merkatua zein garesti dagoen eta berandu samar hasi garela gehitzen badiogu, asko kostatu zaigu nahi genuena aurkitzea», esan du.

Europa eta Kopa

Atzoko aurkezpena, batez ere, Tati Garmendiari galdera apur batzuk egiteko izan zen baliagarria. Entrenatzaile berriak 2006-2007 denboraldian lortu beharreko helburuak oso argi ditu: «Ligan ondo ibiltzea Europako lehiaketetara sailkatzeko eta Kopan maila ahalik onena ematea, horiexek direlako ni jokalaria izan naizen bitartean jarri dizkidaten helburuak».

Erabakia hartzea asko kostatu zitzaiola onartu zuen Garmendiak. «Sekulako erantzukizuna iruditzen zait, taldea azken urteetan oso ongi ibili delako. Horretaz hitz egin nuen lehen pertsona Reyes Karrere bera izan zen. Asko animatu ninduen, hura antzera hasi zelako entrenatzaile gisa. Jokalarietan, Esme eta Patri izan dira gehien animatu nautenak, eta haiei zor diet orain hemen egotea. Egia esateko, argi neukan entrenatzekotan, jokalari izateari utziko niola», esan du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Amplia denuncia ante la muerte de la vecina de Basauri Loredana Andriescu
Euskal Herria
«La resolución del conflicto vasco se ha convertido en cuestión europea»
Kirolak
Italia se reservó lo mejor para los últimos minutos
Euskal Herria
Isidro Garalde, hospitalizado en Granada por un infarto
Kultura
Anjel Alkain eta Asier Hormazaren Tourra
Mundua
El Parlamento Europeo condena el franquismo con el silencio del PP español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss