GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > REMO 2006-07-05
- San Nikolas -
Oriok aurpegia berritu eta ohorezko txandan sartzeko helburua izango du
·Talde gipuzkoarrak denboraldi hasiera ona egin du, eta lan hori TKEn berretsi nahi du

DONOSTIA

Orio Arraun Elkarteak ilusioz ekingo dio larunbatean hasiko den denboraldi berriari. Traineruen Kluben Elkartea (TKE) sortu zenetik sailkapen nagusiko laugarren postua izan du emaitzarik onena ­2003. urtean­, eta azken bietan bosgarren postutik ezin izan da pasatu. Emaitza horiek hobetzeko asmoz koadrila berritua moldatu dute, eta orain arte ikusitakoaren arabera, behintzat, bide onetik doazela dirudi.

Aurten Joxean Olaskoagak, Aizperrok, hartu du taldearen ardura. Iaz Hondarribiko Ama Guadalupekoaren tostatan izan ostean, 32 urteko oriotarrak etxera itzultzea erabaki du. Koadrilan aldaketa asko izan diren arren, Orioko prestatzaileak emaitza onak lor daitezkeela uste du.

Iazko taldetik hamar arraunlarik alde egin dute: Aitor Dorronsorok, Xabier Etxebestek eta Jon Iriondok, hirurek Urdaibaira; Xabier Bereziartuak Zumaira; Javier Diezek Pedreñara; Gabi Larrinagak Zarautzera; Miguel Angel Millaresek Castrora eta Jon Salsamendi prestatzaile ohiak Astillerora. Miguel Angel Sarasua eta Mikel Arostegi, aldiz, Getarian izango dira aurten.

Hainbeste baja izanda, Olaskoagak eta zuzendaritza taldeak fitxatze batzuk egin behar izan dituzte. Hala ere, aurpegi berri gehienak Getariatik datoz, bertan Orioko ontzian lekurik ez duten arraunlari askok tokia izaten baitute. Hala, Getariatik Irakoitz Etxebetxerria patroia, Jon Olasagasti eta Urko Redondo iritsi dira, Trintxerpetik Jon Albizu, Ur Kirolaketik Fernando Balentziaga, Zumaitik Arkaitz Goñi, Urdaibaitik Iurgi Iruretagoiena eta Pasai Donibane Koxtapetik Anartz Larrea.

Hain aldaketa handiarekin, Aizperrok nahikoa lan izango du trainerua onenen parean ibiltzeko. Dena den, orain aste batzuk Elantxoben jokatutako Ikurrinean garaipena erdietsi zuten, eta, beraz, bide onetik ari direla argi dago.

Ikusi beharko da, hala ere, ontzi indartsuenekin nola moldatzen diren. Gogoa eta ilusioa badute, eta horrek erronka betetzen lagunduko die. «Orain arteko estropada bietan ondo jardun gara, baina TKEk potentzial handia du, eta ikusi beharko da», azaldu zuen Igon Lertxundi presidenteak gai horren gainean.

«Aldaketa asko egin ditugu, eta argi izan behar dugu noraino irits gaitezkeen. Nik uste lau onenekin lehian bagaude ondo arituko garela», gaineratu zuen.



«Koadrila gaztea osatu dugu eta ilusioz gaude»
Joxean Olaskoaga
Entrenatzailea

Azken urteak etxetik urrun igaro eta gero, Joxean Olaskoaga Aizperrok Oriora itzultzea erabaki du. Orain urte bi Urdaibaiko entrenatzaile jardun zuen, eta iaz, berriz, Hondarribiko Ama Guadalupekoaren tostatan izan zen.

­Taldeak aurpegia erabat berritu du. Nola ikusten dituzu arraunlariak?

Koadrila gaztea osatu dugu, eta ilusioz beterik gaude. Ikusi beharko da gero zer maila ematen dugun, baina nik uste dut ondo ari garela lanean.

­Behin baino gehiagotan aipatu duzu arraunlari indartsuak ez direla, baina taldea osatzerakoan beste zerbait bilatu nahi izan duzula.

Bai, hori da. Indarra ez dagoenean beste zerbait bilatu behar da, eta teknika aldetik gustura gabiltza. Trainerua ondo dabil, eta ea gero indartsuenen aldamenean ere horrela ibiltzerik dugun.

­Elantxobeko Ikurrina irabazita, jendea gustura izango duzue, ezta?

Bai, bai. Garaipenek beti sortzen dute ilusioa, baina kontuan izan behar da Elantxoben oilarrak falta zirela, eta horiek tartean izanda gauzak asko aldatuko dira.

­Zer helburu duzue aurten?

Ea lau onenekin egoteko borrokan sartzen garen. Ahal bada ohorezko txandan sartu nahi genuke.

­Zeintzuk dira zure faboritoak San Miguel Ligarako?

Oraindik goiz da esateko, baina Pedreña, Castro eta Hondarribia ondo daude, eta Urdaibaik gora egingo duela uste dut.-

U.A.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Amplia denuncia ante la muerte de la vecina de Basauri Loredana Andriescu
Euskal Herria
«La resolución del conflicto vasco se ha convertido en cuestión europea»
Kirolak
Italia se reservó lo mejor para los últimos minutos
Euskal Herria
Isidro Garalde, hospitalizado en Granada por un infarto
Kultura
Anjel Alkain eta Asier Hormazaren Tourra
Mundua
El Parlamento Europeo condena el franquismo con el silencio del PP español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss