9 tonako Oteizaren burdinazko eskultura Biarritzen
·Bost metroko altuera eta zazpi metroko zabalera ditu «Baserriari omenaldia» obrak
BIARRITZ
Bellevue aretoaren parean egiten ari diren plaza berrian, jarri dute orain bi aste Jorge Oteizaren “Baserriari omenaldia” obra. 5 metroko altuera eta 7 metroko zabalera ditu eta 9 tona pisatzen ditu. Hil aurretik Jorge Oteizak Marlborough galeriari 50eko hamarkadan landuriko maketa batzuk eraikitzeko eskatu zion. Eta, horien artean zegoen Biarritzentzat landuriko baserriari omenaldi hori. Lapurdin dagoen Oteizaren bigarren obra da Biarrizkoa. Lehendabizikoa, izan ere, Baionako euskal museoan dago.
Herriko Etxeak 400.000 euro ordaindu ditu. Biarritz dagoeneko artista ospetsuen lanak ditu kalean, Manolo Valdezena eta Francisco Leirorenak esatesrako. Oteizarena jartzeko orduan, kontseiluan zenbait aurkari izan ziren, halere. Alderdi sozialistako zinegotzia aurka agertu zen artistaren obra horietan «euskal nazioalismoaren adierazpen» hutsa baizik ez zela agertzen salatu ondoren.
|