GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-06
Herria, hiria eta nazioa solasen jatorria eta ibilbidea aztertu du Xabier Arregik
Xabier Arregik «Herria, hiria, nazioa. Zibilismoaren sustraiak» saiakera liburua aurkeztu zuen atzo. «Gurean hiritarra eta elkartasuna solasek zerbait oso garbia adierazten dutela dirudi. Herria, nazioa eta etnosa gutxietsi egiten dira, ordea. Lan honetan hitz horien jatorria eta ibilbidea aztertu nahi izan dut, Greziatik gaur arte», azaldu zuen oñatiarrak.

DONOSTIA

«Bere buruaz filosofia politikorik eta hastapen printzipiorik ez duen naziorik ez dagoela esan ohi da. Gurean horretan ere eskas samar gabiltza. Babesteko argudioak dira nagusi, baina horietan badira baikor diren oinarriak eta eraikitzeko printzipioak ere. Hor kokatuko nuke Xabier Arregi filosofia irakaslearen liburua», hasi zen Jose Angel Irigarai “Herria, hiria, nazioa. Zibilismoaren sustraiak” argitaratu duen Pamielaren izenean.

Arregirena oso saiakera erraza, erakargarria eta grinatsua dela nabarmendu zuen, baina era berean, mamitsua eta zientifikoki ongi oinarritua. Grezia, Erroma eta Ilustrazioa aztertzen ditu, betiere gaur egunekora ekarriz edo gaur egunekotik begiratuz.

«Grezian bada soslai asko duen pertsonaia bat: herriari traizio egin dion Medea emakume atzerritarra. Jasonek hiritarra dela eta legearen pean bizi dela esaten dio. Gaur egun ere hala esaten digute, baina legearen aitzinean denok ez gara berdinak», adierazi zuen Xabier Arregi idazleak.

Hobbes filosofoak dio izatez natura eta gizakiok gaiztoak garela, eta elkar irentsiko genukeela zapalduko gaituen botererik ez bagenu. Arregiren ustez, azken bi mila urteotan ideia hori erabili da boterea justifikatzeko.

Rousseauk kritika zorrotza egiten dio Hobbesi, gizartea boterearen aurretik dagoela pentsatzen duelako. Arrazoimena nagusitzen den neurrian, elkartzen garen neurrian, hizkuntzarekin eta batez ere afektibitatearekin sortzen da beretzat gizartea. Oñatiarrak Rousseauren ideiak aldarrikatzen ditu.

Azkenik, gaur egungo eztabaida ulertzeko, Habermas aztertu du, zenbait kontzepturen sortzailea baita. «Teoriko horrek, nazio-estatuak babestu nahi dituenez, etnizitatearekin lot daitekeen edozer ukatzen du. Etnoei eta hizkuntza identitateei etnozentrikoak izatea leporatzen zaie; beste proiektu batzuei, aldiz, utopikoak izatea. Bi kontzeptu horien ikuspegitik aztertu dut hiritartasuna».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Otegi define la reunión de hoy en Donostia entre PSE y Batasuna como «foto de futuro»
Mundua
Los ensayos de misiles norcoreanos ponen en pie de guerra a las potencias
Jendartea
El Observatorio de Igeldo activa un completo plan de alerta de galernas
Kirolak
Osasuna sorprende con el fichaje de Javad Nekounam y confirma el de Font
Kirolak
Zidane exprime la despedida de su carrera hasta la final
Jendartea
Gora San Fermin!
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss