Asteleheneko lan heriotza salatu dute
·ELA, LAB, ESK eta EILAS sindikatuek elkarretaratzea egin zuten Trapagarango Elguero industrialdean
TRAPAGARAN
ELA, LAB, ESK eta EILAS sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin zuten atzo azken lan heriotza salatzeko. Protesta Trapagarango Elguero industrialdean dagoen Sten 2001 enpresaren aurrean egin zuten, astelehenean bizia galdu zuen langileak han lan egiten baitzuen. Elkarretaratzea “lan istripu gehiagorik ez” leloarekin antolatu zuten.
Astelehenekoa zenbatuz, GARAren datuen arabera, gutxienez berrogei langile hil dira aurten lan istripuz. Trapagarango industrialdean zendutakoak, E.L.C.k, 41 urte zituen eta Sestaokoa zen. Istripua goizeko 9.40 aldera gertatu zen. Hildako langileak deskarga elektriko bat jaso zuen eta koadro elektrikoa gainera erori zitzaion.
ELA, LAB, ESK eta EILAS sindikatuek gertaera gaitzetsi zuten atzoko elkarretaratzearekin, baita lan istripu gehiago gerta ez daitezen neurriak eskatu ere.
|