GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-07-06
Ocupación y resistencia en Palestina
Gazako iparraldea bereganatzeko urratsak egin ditu Israelek, suziri berrien eraginez
Joan den asteartean Ashkelon hiriko eskola bat harrapatu zuen suziriak oso urduri jarri ditu Israelgo agintariak. Ez hanka ez buru ez duten ideiak hedabideetan aipatu ondoren, Israelgo Gobernuko segurtasun kabineteak argi berdea eman zion atzo Gazan operazio militarrarekin jarraitzeari. «Sakontasun eta iraupen handikoak» izango dira operazio horiek, baina oraingoz ez dute sortuko atzo askotan aipatu zen «segurtasun eremua», hau da, Gazako iparraldea erabat bereganatu eta milizianoek bertatik suziriak botatzeko aukerarik izan ez dezaten. Hala ere, bertakoak ihes egiteko prest daude.

DONOSTIA

Abu Obieda Ezzedin Al-Kasam Brigadetako eledunak atzo adierazi zuenez, Hamasen inguruko miliziako ingeniariek suziri berria garatu dute, aurrekoak baino helmen handiagoa duena. Kasam izena jarri diote berriari ere. Erantsi dizkioten bi motorrei esker, hamabost kilometroko helmena dute. Obiedaren hitzetan, suziriari esker Israelek bi aldiz pentsatu beharko du «Gazan erokeria gehiago egin aurretik».

Joan den astean suziri berri horietako bat jaurti zuten. Ashkelon hiritik gertu erori zen, txikiziorik eragin gabe. Oihartzun handirik ez zuen izan, baina asteartekoak bai, eskola batean erori baitzen. Ehud Olmert lehen ministroak berehala nabarmendu zuen palestinar erresistentziak egindako urratsa oso larria dela Israelentzat.

Kontuan hartu behar da orain arteko suziriak Sderot hiriraino besterik ez zirela heltzen, eta bertako biztanleak oso haserre daudela Gobernuarekin, palestinarren aurka nahikoa saiatzen ez delakoan. Orain arazoa bikoiztu egin zaie agintariei: suziri berriekin, 250.000 israeldar daude arriskuan.

Arrisku hori zuten buruan atzo Israelgo Gobernuko kideek, Armadako buruekin elkartu zirenean. «Segurtasun eremua» sortzeko aukera aipatzen zen, Libanon urte askotan eduki zutenaren antzera. Baina hura kontrolpean edukitzea baino askoz gehiago kostatuko zaie Gazan gauza bera egitea, ia milioi eta erdi biztanle baitaude oso lursail txikian.

Atzo ilunabarrean, tankeek aurrera egin zuten Gazako iparraldean. Iaz hustu zituzten kolonietan kokatu ziren. Bidean, milizianoen eraso ahaleginak izan zituzten. Armadak Beit Hanun herriko hainbat etxe hartu zituen: bertako guztiak gela txiki batean sartzen dituzte, soldaduek posizioak hartzen dituzten bitartean.

Oraingoz, badirudi hori egingo duela Armadak: Beit Hanun eta Beit Lahiya iparraldeko bi herriak inguratu eta, komeni zaienean, bertatik Gaza hiriarekiko komunikazioak eten, milizianoen jarduera oztopatzeko.

Edonola ere, operazio militarrak aurrera jarraitzen du. Atzo goizean miliziano bat hil zuten Zisjordaniako Jeriko hirian. Beste bi palestinar Gazan hil ziren, eskuetan omen zeukaten bonba lehertzean.

PAN Palestinar Aginteak salatu egin du «segurtasun eremua» sortzeko erabakia, arazoa areagotu egingo duelakoan.

Bestalde, Israelgo Armadak joan den astean bahitu zituen Hamaseko buru eta diputatuak eta PANeko ministroak epailearen aurrera eraman zituzten atzo, «gaizkile» moduan. Palestinarrek ez zuten onartu okupatzaileen epaitegien zilegitasuna. Jawad Bulus beraien abokatuak esan zuenez, «bahituak dira, ez atxilotuak».



Iruindarras atrapados
Sara Salman, de 3 años, y su padre Isham, palestino residente en la capital navarra, intentan desde hace días abandonar Gaza, pero no pueden. Ola Salman espera en Iruñea, acompañada por sus hijos de 4 y 2 años y a punto de dar a luz, la llegada de su marido y su hija. «La pasada noche hubo muchas bombas y Sara estaba tan nerviosa que tuvieron que llevarla al hospital con un ataque de nervios», indicó Ola. Tenían previsto volver el pasado día 1, pero la situación que se vive allí lo hace imposible. -



Convocan una manifestación en Bilbo

BILBO

Euskal Herriko Bilgune Feminista, LAB, ESK, Batasuna, EHK, Centro Cultural Palestino Biladi, IPES, varios gaztetxes y Mamarigako Kultur Etxea, entre otros, se han adherido a la manifestación convocada por Askapena y Komite Internazionalistak, en favor del pueblo palestino, que partirá a las 17:30 horas del próximo sábado desde el Arriaga. Personas del mundo cultural y social vasco como Gontzal Mendibil, Jon Urrujulegi, Xabier Paya, Edorta Agirre, Ane Zelaia, Manex Agirre, Oihane Perea, Zigor Enbeita y Ruben Sánchez Bakaikoa también han expresado su apoyo a un acto que se desarrollará bajo el lema «Romped relaciones con Israel. Autodeterminación para los Pueblos».

Tras denunciar la situación en Palestina y el silencio de la «comunidad internacional», los promotores criticaron que, «en Euskal Herria, cuando la mayoría clama por que la palabra y la decisión sea de los pueblos, las relaciones políticas y económicas con los sionistas están intactas. Tanto por parte de los gobiernos, como de gran parte de los partidos, instituciones culturales, educativas, económicas, deportivasŠ Basta de hipocresía. Es momento de pasar de las palabras a los hechos».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Otegi define la reunión de hoy en Donostia entre PSE y Batasuna como «foto de futuro»
Mundua
Los ensayos de misiles norcoreanos ponen en pie de guerra a las potencias
Jendartea
El Observatorio de Igeldo activa un completo plan de alerta de galernas
Kirolak
Osasuna sorprende con el fichaje de Javad Nekounam y confirma el de Font
Kirolak
Zidane exprime la despedida de su carrera hasta la final
Jendartea
Gora San Fermin!
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss