GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-07-06
Martin Aranburu - Politologoa
Valentziako istripua

Estatu espainolean inoiz gertatu den metro istripu larriena gertatu da Valentzian. Berrogeita bat hildako eta zauritu ugari. Familia asko saminez betetzen dituzten zorigaiztoko gertakariak dira, baina tristurak ez lieke Valentziako herritarrei begiak belztu behar. Azken urteetan, Valentziako agintariek, baita PPkoek eta PSOEko batzuek ere, espekulazioaren jokaleku erraldoi bihurtu dute Valentzia, errentagarritasun azkar eta handiak lortzeko negoziogune pribatua. Pribatua ber- tako PP eta PSOEko kideentzat, baita bertara daitekeen Madrilgo edozein lagunentzat ere.

Horrelako istripuetan mota askotako erantzukizunak daude, politikoak, besteak beste. Halere, PP alderdiak gehiengo absolutuan gobernatzen duen lurralde hartan, mota askotako erantzuleak topatuko dituzte bertako agintariek, erantzuki- zun politikoak alde batera utziz, noski. Atzoko istripua Valentziako agintari popularrek aspaldian egikaritzen duten politikaren isla baino ez da, beti zerbitzu publikoen kalterako. Garraioak, osasuna, hezkuntza edo zerbitzu sozialak inbertsio urriko esparruak dira, bertako agintariek bestelako helburu garrantzitsuagoak baitauzkate. Leku berean, linea berean, iaz, metro istripua gertatu zen. Emaitza: berrogeita bi zauritu. Agintariek tren gidaria egin zuten erantzule. 1988an inauguratu zuten, harrezkero inbertsiorik ez da egin, eta iaz istripua izanda ere, ez ziren aplikatu segurtasun protokoloek gomendatzen zituzten neurriak. Nor da horren erantzule? Hilik dagoen tren gidariari leporatzea errazena. Bertsio ofizialak honela dio: «Bidetik atera zen metroa behar zuena baino bi aldiz azkarrago zihoan», eta erantzukizuna behin-behineko kontratua zuen esperientzia gutxiko langilearen bizkarrean jartzen da. Ziur naiz Camps presidentea daraman autoko gidaria ez dela esperientzia gutxiko behin-behineko langilea izango.

Valentziako Autonomia Erkidegoa Estatuko lehenbizikoa da biztanleko batez besteko zorpetze publikoan. Halere, garraioa bezala, hezkuntza, osasuna, gizarte zerbitzuak egunez egun txarrera doazen zerbitzuak dira. Martxoan, Massamagrell herrian, tratamendu psikiatrikoentzako baimenik ez zuen zahar-etxe batetik bost gaixo atera zituzten kiskalita bertan gertaturiko sute baten ondorioz. Bitartean, bertako PPko agintariek, negozio pribatu erraldoientzat komenigarriak diren inbertsioak egiteaz gain, herritarrak izen handiko ekitaldiekin itsutzen dituzte, ustezko onura handiko obrak tartan direla: aita santuaren bisitaldia, Terra Mitica, belaontzien Amerika Kopa, Zientzien hiria...Guztiak hasierako aurrekontua bikoiztu zituzten obra erraldoiak dira, epai bideetan daudenak, porlan berriaren edertasunaren atzean hainbat politikariren patriketara joan diren ustezko aurrekontuen gorakadak ikertzeko asmoz. -


Martin Aranburu - Politologoa - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Otegi define la reunión de hoy en Donostia entre PSE y Batasuna como «foto de futuro»
Mundua
Los ensayos de misiles norcoreanos ponen en pie de guerra a las potencias
Jendartea
El Observatorio de Igeldo activa un completo plan de alerta de galernas
Kirolak
Osasuna sorprende con el fichaje de Javad Nekounam y confirma el de Font
Kirolak
Zidane exprime la despedida de su carrera hasta la final
Jendartea
Gora San Fermin!
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss