GIB eta HIESa dutenen topaldia hasi da Bermeon
BERMEO
GIB eta HIESarekin bizi diren pertsonen XIV. Topaketak ospatuko dira aurten Bermeon (gaur hasi eta uztailaren 9ra bitartean), gaixotasunarekin zerikusia duten gaiak elkarlanean landu eta dituzten eskubideak aldarrikatzeko gunea sortzeko asmoarekin.
Prentsa ohar bidez adierazi zutenaren arabera, ehundik gora partehartzaile espero dituzte antolatzaileek eta, bost lantaldetan banaturik, autolaguntza, sexualitatea, elikadura, yoga eta emakumea arloak landuko dituzte.
Gai horiekin lotutako hitzaldiak ere prestatu dituzte eta, besteren artean, bihar San Juan de Gaztelugatxen lore eskaintza egingo dute, ostiralean mahai informatiboak izango dira San Frantzisko eskolan eta rock kontzertuak iluntzean, eta larunbaterako giza-katea osatu dute, Taraskatik irtenda. Antolatzaileek bertaratzeko deia egin dute.
|