GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-06
Gasteizko txosnek jaietarako kartela eta egitarauaren zati bat aurkeztu dituzte
Gasteizko txosnetako jaiguneari bultzada eman nahi dio aurten batzordeak. Ilusioa, behintzat, ez zaio falta. Egitaraua ezagutarazteko lehiaketa irabazi duen kartela aurkeztu zuen atzo, baita unibertsitateen gunean izango diren musika emanaldiak ere. Halaber, ekimen berriak egingo dituztela jakinarazi zuten batzordeko hainbat kidek. Horien artean, abuztuaren 7rako aurreikusi duten Entxosnazio Eguna nabarmendu zuten. Klasikoak ere han izango dira.

GASTEIZ

“Jaietan ere herri mugimenduekin Entxosnatu!” leloa aukeratu duela iragarri zuen atzo Gasteizko Txosnen Batzordeak, iristear dauden Andra Mari Zuriaren festei begira. Orotara, hamalau txosna izango dituzte parrandazaleek hiriko unibertsitateen gunean, iazko edizioan baino hiru gutxiago. «Batuago eta goxoago prestatu dugu», azaldu zuten Maider Goikoetxea eta Asier Saenz de Ugarte antolatzaileek. Aurten, 26 urte beteko dituzte hiriburuko txosnek.

Batzordean partaide berriak daude, eta, ondorioz, prestatzen ari diren egitaraua «ilusio ikaragarriz» egiten ari direla adierazi zuten. Gauzak horrela, unibertsitateen gunera joaten direnentzat ekimen berriak antolatuko dituztela azaldu zuen Saenz de Ugartek.

Horien artean, abuztuaren 7an, Entxosnazio Eguna ospatuko dutela jakinarazi zuen. Herri bazkari batean ehunka lagun biltzea espero dute, eta, bazkalostean, Tapia eta Leturiaren kontzertuarekin biribilduko dute aipatu eguna. Era berean, iragan urteetako bideari jarraituz, beste bi egun berezi aurreikusi dituzte, Amnistia Eguna, Andra Mari Zuriaren egunean, eta Gazte Eguna, abuztuaren 9an. Gainonerakoak datozen asteetan ezagutzera emango dituztela jakinarazi zuen.

Kartel irabazlea

Txosnetako egitaraua ezagutarazteko aukeratutako kartela ere aurkeztu zuen atzo goizean batzordeko kideak. Hala Bedi tabernan hiru astez izan ziren bost kartel finalisten artean, jendearen bozkek irabazlea aukeratu zutela esan zuen Saenz de Ugartek. Manu Atxaerandio atera da garaile, eta 300 euro irabazi ditu.

Festa «beste era batera» bizitzeko leloari helduz, «Udalak erdigunerako antolatutakoen aurrean ezinbesteko alternatiba» gisa “entxosnatzera” gonbidatu zituen gasteiztarrak nahiz bisitariak. «Txosnak zuen jaigune bilaka ditzazuen, gozatu eta parte hartuz, herri jaien eta kulturaren barruan, sormen eta espresio askeen eskubideak zeuen egin ditzazuen», nabarmendu zuen antolatzaileak.

Itxaropentsu azaldu ziren antolatzaileak. Izan ere, antolatutako ekimen berriek adin guztietako jendea bertaratuko dutela uste dute, eta aurtengo jaiak asteburuan hasten direlako. «Txosnetako jaiguneari bultzada ematea lortuko dugulakoan gaude», nabarmendu zuten Asier Saenz de Ugartek eta Maider Goikoetxeak. «Inoiz baino agertoki errealagoa eta derrigorrezkoagoa baita Gasteizkoa», gaineratu zuten.



Su ta gar, Doctor Deseo edota Atom Rhumba izango dira aurten

GASTEIZ

Datozen taldeek «zuzeneko ikusgarria» dutela nabarmendu zuen Maider Goikoetxea antolatzaileak. Unibertsitateen gunean Euskal Herriko agertokian urteak daramatzatenak nahiz hasiberriak izango dira, baina «kristoren indarrarekin» datozela gaineratu zuen.

Abuztuaren 4an, Doctor Deseo eta Sexty Sexers taldeak arituko dira. Amnistiaren aldeko Egunean, herri bazkariaz, kalejiraz, eta, gau partean, Trikizioren emanaldiaz gozatu ahal izango dute txosnetara bertaratzen direnek.

Atom Rhumba eta The Soulbreaker Company musika taldeek hartuko dute lekukoa hurrengoan. Entxosnazio Egunean Kataluniako soinuak nagusituko dira, Gertrudis zein Obrint Pas-en emanaldiekin. Azken aurreko egunean, Potemkin eta Surfin Kaos izango dira, eta, Gazte Egunean, Su ta gar eta Muted igoko dira agertokira. Musika estilo ezberdinak, beraz.



Jaien egunak aldatzearen gaineko eztabaida eskatu dute

GASTEIZ

Udarekin batera, urtero-urtero sortzen den eztabaidari buruz mintzatu zen atzo Gasteizko Txosnen Batzordeko kide Asier Saenz de Ugarte. Andra Mari Zuriaren jaiak ospatzen dituzten egunak aldatu behar direnaren gainekoa, hain zuzen ere. «Udalak sekula ateratzen ez duen» auzia dela esan zuen. Jaien antolakuntzan parte hartzen duten eragile askok horretaz hitz egin beharko luketela nabarmendu zuen.

«Egunen batean ekin beharko zaion eztabaida» hasi beharko dela adierazi zuen, gaur egungo egunak, abuztuaren 4tik 9ra bitartekoak, «egokiak diren edota alda daitezkeen zehazteko helburuarekin».

Jende gutxiago

Hori horrela, hiriko ostalariek eta eragileek oro har azken urteotan jaietara gero eta jende gutxiago joaten dela uste dutela gogora ekarri zuen Saenz de Ugartek.

Gasteizko Udalaren eta Txosnen Batzordearen arteko harremanaz ere hitz egin zuen. Izandako bilerak «normalak»izan direla, eta, beraz, aurten ere indarrean dagoen hitzarmena bete egingo dutela azaldu zuen.

Bertan, abuztuaren 4tik 8ra bitartean, Udalak egunero kontzertu bat antolatzearen ardura du. Doctor Deseo, Trikizio, Atom Rhumba, Obrint Pas eta Potemkin taldeen emanaldiak izango dira, hain zuzen ere.

Jaien antolakuntza Kultura Sailaren esku egon arren, aurten Promozio Ekonomikoaren Departamentuak egin duela jakinarazi zuen. «Lehenengo aldia denez, apurka-apurka ekimenak zehazten ari gara», esan zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Otegi define la reunión de hoy en Donostia entre PSE y Batasuna como «foto de futuro»
Mundua
Los ensayos de misiles norcoreanos ponen en pie de guerra a las potencias
Jendartea
El Observatorio de Igeldo activa un completo plan de alerta de galernas
Kirolak
Osasuna sorprende con el fichaje de Javad Nekounam y confirma el de Font
Kirolak
Zidane exprime la despedida de su carrera hasta la final
Jendartea
Gora San Fermin!
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss