GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-07-06
- Sanferminetako Lau eta Erdikoa
Pilotak, hamaikagarrenez, protagonista tristeak
·Martinez de Irujok ez zuen saskian gustuko ezer topatu

DONOSTIA

Pilotan ez da bakerik. Gauza bat ez denean bestea da, baina beti dago arrazoiren bat pilotazaleak eztabaidara bultzatzeko. Azkena, atzo Iruñeko Labriten bizitakoa.

Sanferminetako Lau eta Erdikoa bihar jokatzen dela-eta Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola finalistek hitzordua zuten saskiarekin. Buruz Buruko txapeldunak, ordea, ez zuen gustuko pilotarik topatu, eta Eskuzko Pilota Enpresen Ligako (EPEL) hautatzaileari haserrea jakinarazi zion. Material aukeraketa, gainera, ez bukatzekotan egon zen, Iberokoa erabat minduta baitzegoen Juan Mari Juaristiren jarrerarekin.

Hala ere, azkenean Irujok eta Olaizola II.ak bina pilota bereizi zituzten, eta finala heldu arte beste arazorik ez da izango. Aspeko aurrelariak 105,4 eta 104 gramoko pilota bana hautatu zituen, horietako bat Ciprirena, eta Asegarcekoak, aldiz, 106,2 eta 104,7ko bana.

Cipriri boikota

Egun, Cipriren eta Punparen pilotak dira Aspek eta Asegarcek gehien erabiltzen dituztenak. Asegarcek bigarrenak erabili ohi ditu gehienbat, eta Aspek, ostera, Ciprirenak. Atzo, horiek nahi zituen Irujok, baina saskian bakarra topatu zuen, nahiz eta Aspeko intendenteek, Antxon Maizek eta Rafa Muntionek, bat baino gehiago eman zizkioten Juaristiri. Hark, baina, bakarra sartu zuen saskian, eta Irujori ez zitzaion batere gustatu. Boikota hitza ere aipatu zuen bere adierazpenetan.

«Hautatzaileak aurkeztu duen materiala ez zait batere gustatu. Cipriren pilotei boikota egiten diola iruditzen zait. Ez dut nire gustuko ezer topatu. Berak jarritakoak baino zerbait biziagoa nahi nuen, baina ez zegoen ezer», azaldu zuen Irujok oso haserre.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Otegi define la reunión de hoy en Donostia entre PSE y Batasuna como «foto de futuro»
Mundua
Los ensayos de misiles norcoreanos ponen en pie de guerra a las potencias
Jendartea
El Observatorio de Igeldo activa un completo plan de alerta de galernas
Kirolak
Osasuna sorprende con el fichaje de Javad Nekounam y confirma el de Font
Kirolak
Zidane exprime la despedida de su carrera hasta la final
Jendartea
Gora San Fermin!
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss