GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-07-06
- Pasai Donibane Koxtape -
Epe motza zaindu behar, epe luzera pentsatzeko
·Proiektu berrian sartuta dabiltza gipuzkoarrak eta aurtengoa funtsezko denboraldia izan liteke gorako bide horretan

DONOSTIA

Azken hamabost urteetan arraunaren urrezko orrialdeak idazten jardun da etengabe Pasai Donibane. Irabaz litekeen guztia irabazi ostean, tostako arraunak ezagutu dituen arraunlari, patroi eta entrenatzaile handienetako batzuk Erreka utzi eta Kantauri Itsasoko beste taldeetara egin zuten alde: abentura eta helburu berrien bila batzuk, diruaren txin-txina entzunda gehienak. Horregatik, eta azken bi urteetako ildoari jarraituz, mailari eutsi eta epe luzera lan egitea da sanjoandarren nahia. Inoiz baino talde gazteago eta hasiberriagoa, inoiz baino ilusio handiagoa sortu du Pasaiako badia inguru horretan. Aurten, ordea, sufritzea tokatuko da.

Iazko denboraldian arrosaz jantzita arraun egin zuten bederatzi gizon desagertu dira trainerutik aurten. Hutsune aipagarri bi Anartz Larrea eta Joseba Cancela izango dira. Lehena Oriora joan da eta bigarrenak belauna apurtu du orain gutxi izandako zorigaiztoko auto-istripu larri batean. Horiek ordezkatzeko beste bederatzi aurpegi berri sartuko dira Donibaneko ontzian. Jubeniletatik lau mutil gazte igoko dira lehen taldera ­2004an Espainiako txapeldun eta 2005ean Espainiako txapeldunorde izandako taldetik­, beste lau arraunlari inguruko elkarteetatik iritsi dira eta Aitor Altza beteranoa ­azken hamarkada luzean Hondarribian aritutakoa­ gizon garrantzitsua izango da gazteei arraunean erakusteko.

Iazkoa errepikatuta, pozik

«Neguko lana inoiz baino hobea izan da, inoiz baino lasaiagoa. Egia da denboraldi-aurrea ez dugula traineru estropada bakar batean ere parte hartu, baina guk gure erreferentziak ditugu eta uda hasiera honetara ongi iritsiko garela uste dut. Iazko lana errepikatuko bagenu, TKE Ligan lasai ibili eta Kontxan seigarren egin, niretzat pozgarria litzateke oso», adierazi du Paco Prieto presidenteak.

Baina epe luzera gazteen alde egindako apustuak badu arrisku latz bat: denboraldi txar bat egin eta berriz ere behe-behetik hasi beharra izatea. Are gehiago hainbat alderditan trantsizioan dagoen arraun elkarte batean. «Belaunaldi aldaketa bat egon da eta argi daukagu zerbait lortzekotan behetik datozen gazteengan konfiantza izan behar dugula. Juniorretan Espainia mailan lortutako garaipenek argi erakusten dute arraun-maila bikaina dutela, baina orain onenekin lehiatzen ikasi behar dute. Horregatik, ilusio handia daukagu. Gazte hauek azken urratsa egiten badute eta orain arrauna utzita dabiltzan pare bat izen erakartzen baditugu, 2007. urteko denboraldia oso pozgarria izango da guretzat», aurreratu du itxaropentsu Prietok.

Gereño eta Barrio

Sarreran aipatu dugun urrezko garai hura bizitakoa da Anartz Gereño entrenatzailea. Beste behin, hutsetik hastea tokatu zaio eta berrikuntza guztiak egoki bateratzea. Horretarako, Beñat Barrio donostiarraren laguntza izan du prestaketa fisikoa aurrera eraman eta mutilak motibatzeko. Urtebete baino ez darama Barriok sanjoandarrekin, baina talde arrosaren arima indartu dela esan daiteke lasai.

«Iazko denboraldia errepikatzea ona ez, sekulakoa litzateke. Bakoitzak jakin beharra dauka zertan dabilen eta guk fitxatzerik ezin dugunez egin, herriko gazteekin jo behar dugu aurrera. Aurten lauzpabost igo ditugu eta datorren denboraldian beste horrenbestek jauzia ematea nahiko genuke. Horrek sekulako lana eskatzen du eta ez da goizetik gauera egiten den lana. Baina, noski, TKE Ligan jarraitu behar dugu kosta ahala kosta, horixe izango baita gazteak kirol honetan hazten joan daitezen ardatz nagusia», laburbildu du Gereñok datorren denboraldiaz duen ikuspegia.

Ea pasaitarren helburu guztiak betetzen diren, zalantzarik gabe, arraunarentzat berri ona izango baita.



Castro, Arkote y Orio, en la misma tanda en Riveira
Dos días después de presentarse en Euskal Herria, Riveira acogió ayer la presentación de la Liga San Miguel para los medios de Galicia. Tras explicar a los medios de comunicación gallegos los entresijos de la nueva competición, se procedió al sorteo de tandas para la III Bandeira Cidade de Riveira, que se disputará el próximo sábado. Laredo, Pedreña, Pasai Donibane Iberdrola y Urdaibai Umpro Isabel serán los primeros en participar, ya que componen la primera tanda. Zarautz Inmobiliaria Orio, Zumaia Altuna y Uria, Hondarribia Pasquier y Cabo da Cruz lo harán en la segunda tanda, mientras que en la tercera, a priori la más potente, bogarán Castro, Orio Candy GrupoEibar, Arkote y Mecos Mondariz. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Otegi define la reunión de hoy en Donostia entre PSE y Batasuna como «foto de futuro»
Mundua
Los ensayos de misiles norcoreanos ponen en pie de guerra a las potencias
Jendartea
El Observatorio de Igeldo activa un completo plan de alerta de galernas
Kirolak
Osasuna sorprende con el fichaje de Javad Nekounam y confirma el de Font
Kirolak
Zidane exprime la despedida de su carrera hasta la final
Jendartea
Gora San Fermin!
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss