GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-09
Berrikuntzez betea dator betiko arima atxikiko duen Errobiko jaialdia
Urtero legez, Itsasuko larreetan ospatuko den Errobiko Jaialdia aurten zenbait berrikuntzekin dator. Laguntzaile berriek eskaintzen duten aberastasunaz baliatu dira jaialdiko antolatzaileak. Egun, hiru belaunaldi aritzen dira elkarlanean jaialdia aurrera ateratzeko. 11. edizioa hilabetearen 20tik 22ra izango da eta transmisioaren, ahozkotasunaren eta zeinuen gainean arituko dira artista eta ikuslegoa elkarlanean. Musikaz beteriko gaualdiez gain, bestelako eskaintza anitz ere badira.

ITSASU

Egitura berriak eta parte hartzaile berriak izango dira aurtengo Errobiko jaialdian. Berrikuntzak azaltzeko Beñat Achiaryk «arbola» baten imajina irudikatu zuen, non enborrak betikoa izaten jarraitzen duen duela 11 urte sortu zenetik, baina «kolaborazio eta ekimen berriak daude, adar berriak, adar autonomoak». Berrikuntzekin batera jarraikortasuna dagoela iritzi zion hastapenetik ere izan den Maite Achiaryk.:«Jarraikortasuna dago, oinarria bera da hasieratik. Hitzaldiak, kontzertuak, ikastaroak... daude, munduko toki ezberdinetatik heldutako musika eta ideiek bere tokia dute gure jaialdian».

Transmisioa, ahozkotasuna eta zeinuetara eskainia dagoen 11. edizioa Jean Malauriren bizitza eta lanetan oinarritu da. Ikerlari eta idazle hau munduko iparraldeko herrien defentsan aritu zen.

«Gure arbasoek ahoz aho haien jakitate, jendetasun, historia, kultura... utzi dizkigute, anitz seinale ere eta seinale horien bidez haien kultura pasarazi daukute» idatzi du jaialdiko zuzendari artistiko Beñat Achiaryk. «Ikerlariek hobeki ulertarazten ahal daukute transmisioaren misterio ederra, eta artistek sentiarazten!». Horren bila arituko dira kultura ezberdineko artistak.

Artistak

Hiru egun eta hiru gau iraungo dituen jaialdiak hiru gai ezberdinen inguruan antolatuko ditu gaualdiak. Ostegunean «Olerkari, musikari, dantzari...» ideia garatzeko makilen gainean poesiak idazten dituen Serge Pey izango da. Gerezien herrian Don Cherry eta Charlie Mingusen lanak joko ditu Geoffroy Tamisier tronpeta-joleak Euskal Herriko musikari gazte batzuek lagunduta. «Hautsak errautsa bezain...»· musika eta dantza lanak Itxaro Bordaren testuak hartu ditu oinarritzat. Hiru ikusgarrietan Michèle Moreauk bere makin tintatuak biziaraziko ditu taula gainean.

«Emazteen botzak» izango dira ostiralean protagonista. Spôjmaï Zariâb idazle afganiarraren testuekin hasiko da. Denise Laborde eta Christine Marineauk Bartoken musika eta euskal musikak nahastuz egindako ikusgarriak jarraituko du eta musikarekin bukatzeko Cabo Verdeko Lura izango da. Mendiarteko gauaz gozatzeko ibilaldia proposatuko dute.

«Kantuaren eta danborraren ahotsak» izango dira larunbat gauean. Bernard Lubat eta Beñat Achiaryk Bernard Manciet olerkaria izango dute gogoan. «Oroimenaren atabalak» musika instrumentuak sortzen duen giroa oroitzeko Michel Etxekopar eta Carlo Rizzo izango dira, besteak beste. Azkenik, kreolez kantatzen duen Danyel Waro. izanen da.



Liburutegi ibiltaria

ITSASU

Aurten Itsasuko jaialdian izango diren berritasunen artean liburutegi baten sorkuntza izango da. Mongoliako artzainek erabiltzen duten estiloko etxola batean, «Yourte»an liburutegi bat jarriko dute. Bertan jaialdian izaniko idazleen liburuak edo artistek euren lanak egiteko erabili dituzten lanen bilduma bat izango da. Jaialdia bukatzean liburutegi hori toki ezberdinetara eramateko proposatuko da.

Idazteko tailer bat ere eskainiko dute, non gaia «Transmisioa, ahozkotasuna eta zeinua» izango den. Sei artistek gaiaren sarbide ludikoa eskainiko dute. Daniela Maitia, Arnaud Mourgue eta Catherine Pouzet izango dira, besteak beste.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Una de romanos, esta vez en Euskal Herria
Mundua
Ismail Haniyeh propone un alto el fuego que Tel Aviv desprecia desoyendo a la izquierda
Jendartea
Da a luz una mujer británica de 62 años
Kirolak
«Por encima de los nombres está el tipo de club»
Kirolak
Hondarribiak sekulako abileziarekin lortu du Ligako lehen garaipena
Euskal Herria
Batasuna se reúne con todos los partidos excepto con PP, UPN y UMP
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss