DONOSTIA
Hondarribiak sekulako erakustaldia eman zuen San Miguel Liga berriko lehen estropadan eta bera da lehiaketako lehen liderra. Mikel Orbañanosek zuzentzen dituen gizonek erritmo ikaragarrian egin zuten arraun eta ongi merezita lortu zuten azkenean garaipena. Castro eta Pedreña espero bezala aurre aurrean ibili ziren eta eguneko ezusteko pozgarriena Zarautzek eman zuen laugarren postuan sailkatuz. Txanponaren alde iluna Orioren aldetik etorri zen, arazo asko izan ostean, bederatzigarren amaitu baitzuen Joxean Olaskoagak prestatzen duen koadrilak.
Istiluak hasteko
Lehen txanda Kantabriarren eta euskaldunen arteko borroka bilakatu zen. Pedreña eta Urdaibai hasiera-hasieratik aurreratu ziren eta bazirudien lehen txanda bi horien artean egongo zela. Baina bigarren luzean, bigarren ziabogara iristeko metro gutxi batzuk geratzen zirenean, bi ontzi arrotz estropada eremuan sartu ziren eta haiek sortutako olatuek sekulako kaltea eragin zieten lehen eta bigarren kaleetan arraunean ari ziren Pasai Donibane eta Urdaibairi. Bizkaitarrek arraun txikia galdu zuten eta, beraz, ez bigarren maniobra, ez eta hurrengo hirurak ezin izan zituzten behar bezala egin. Gipuzkoarrek sekulako atzerapena pilatu zuten. Asier Arego Urdaibaiko patroiak salatu zuenez, epaileak banderatxoa jaso zuen lehenik, baina gero atzera egin eta estropadak aurrera jarraitzeko agindua eman zuen.
Pedreñak, laugarren kaletik, bikain baliatu zuen besteen ezbeharra eta bakar-bakarrik alde egin zuen lehen postuan. Garaipenerako aukera guztiak galduta, Bou Bizkaiak Laredorekin sekulako lehia izan zuen bigarren posturako. Laugarren ziabogan biak pare-parean ziren, baina biraketa bakoitzean bermeotarrek segundo asko galtzen zituzten eta amaieran kantabriarrek aurre hartu zuten haien estraineko estropadan. Pedreñak 12 segundo sartu zizkion Laredori, 16 Urdaibairi eta 34 Pasairi.
Enbataren indarra
Bigarren txandak hasiera txepela izan zuen. Zumaiak azkarregi utzi zuen estatxa eta epaileek hiru segundoko zigorra ezarri zieten gipuzkoarrei. Arraunean hasitakoan, deigarria izan zen Zarautzek eta Cabok Hondarribiari ia bi luzetan erritmoa eutsi izana. Hortik aurrera, Ama Guadalupekoak erraz egin zuen aurrera eta Zumaia, berriz, atzean gelditu zen.Hondarribiak atzetik aurrerako estropada egin zuen eta lehen luzeetan Pedreñak egindako denbora beretsuak markatu arren, helmugan ia hamar segundoan hobetu zuen Kantabriarren denbora.
Bigarren postu bikaina sinatu zuten zarauztarrek, Pedreñak baino bi segundo gehiago bakarrik behar izan zituzten sei luze eta bost ziabogak osatzeko. Cabo da Cruzek metro batzuk galdu zituen azkenean eta Zumaiak, bere apalean, aurrez Errekak egindako denbora nabarmen hobetu zuen azken postuari izkin eginez.
Hirugarren eta azken txandan haizeak itsasoa pixka bat zakartu zuen eta traineruek nahiko lan izan zuten ontzia zuzen eramateko. Castro izan zen egoera horretan ongien moldatu zena. Bigarren ziabogan Orioren atzetik sartu arren, gipuzkoarren biraketa txarra baliatu eta aurrea hartu zuen, amaiera arte mantendu zuen lehen postua, hain zuzen ere.
Aizperroren gizonek arazo asko izan zituzten balizetan eta azkenean atzetik etorrita Mecos eta Arkotek euren parean jartzea lortu zuten. Esan beharra dago, Oriok zorte oso txarra izan zuela. Zenbait arraunlarik autobusez egin zuten Galizia alderako bidaia bezperan, baina beste batzuk egunean bertan hegaldi bat hartu behar zuten eguerdirako Riveiran egoteko. Iberiaren grebak tarteko, hegaldi hori atzeratu egin zen eta, azkenean, arraunlariek beste bat hartu behar izan zuten Bartzelonatik barrena Galiziara ozta-ozta iristeko.
Azken txanpa estua bezain polita izan zen, beraz, eta
Arkotek aurre hartu zien Mecos eta Oriori. Castrok azken metroak bakar-bakarrik
egin zituen, baina azken txanpan sartzerako ikusita zegoen Hondarribiaren
denbora ez zuela hobetuko. Amaieran, gaitzerdi, Pedreñak lehen txandan egindako
marka segundo erdian hobetzea lortu zuen.
DONOSTIA
Y sin tiempo para descansar, hoy a las 12.00 se
disputa la segunda regata puntuable de la Liga San Miguel en Boiro. A menos de
20 kilómetros del campo de regatas que acogió ayer la Bandera Cidade de Riveira,
Hondarribia intentará repetir victoria para asegurar el maillot amarillo de la
ACT.
Castro y Pedreña volverán a ser los principales
oponentes de los hombres de Mikel Orbañanos, mientras que Orio querrá
desquitarse de la pésima clasificación cosechada ayer a la tarde. Lo cierto es
que algunos remeros de Orio llegaron por los pelos a Riveira para disputar la
primera regata del campeonato tras sufrir retrasos y cancelaciones en sus
vuelos. Al final, llegaron vía Barcelona.
La XVI Bandera Concello de Boiro cuenta con 21.000 euros
en premios y nos ofrecerá un interesantísimo duelo de traineras vascas en la
segunda tanda. Castro, Mecos, Laredo y Cabo saldrán en la primera de las tandas.
La segunda medirá las fuerzas de Hondarribia, Urdaibai, Arkote y Orio. Por
último, Zumaia, Zarautz, Pasai Donibane y Pedreña cerrarán la regata con la
tercera y última tanda.
Con esta segunda prueba puntuable, se cierra el
paréntesis gallego de la competición para dar paso a las regatas en territorio
vasco. Todos los favoritos salvo Orio cumplieron ayer y salir de Galicia en los
primeros puestos es crucial.