GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-07-09
Lan gaietarako Magistraturak eta Gobernuak talka egiten dutenean
Estatu frantsesean CPE lan kontratua erretiratzea lortu zutenetik, Inor gutxik espero zuen bere aurrekari izan zen Lan Kontratu Berria kinkan jarriko zenik, ez behintzat gizartearen mobilizazioaren bitartez. Alabaina, Lan epaitegietara iristen ari diren hainbat kasu kontraesan juridikoak agerian uzten ari dira. Gobernuak epaiak «kontrolatzeko» egindako ahalegina oso gaizki hartu dute magistratuek.

Udaberrian izandako kale protesta jendetsuek Lehen Lanaldiko Kontratuaren (LLK-CPE) proiektua erretiratzera behartu zuten Parisko Gobernua. Alta, kontratu mota horren «anaia nagusitzat» jo den Lehen Kontratu Berriak (LKB-CNE) ez zuen horrenbeste mobilizatu. Langile sindikatuak hasieratik haren kontra agertu baziren ere, 2005eko abuztuaren hasieran ­eta dekretu baten bidez­ de Villepinek indarrean jarri zuen LLKren ezaugarri bertsuak dituen kontratua, baina 20 langiletik beherako enpresei zuzenduta dagoena. Besteren artean, kontratu horren bidez, bi urteko epean edozein unetan kalera daiteke langilea.

Lan Kodea urratzen zuela-eta, sindikatuek jada jo zuten auzitegietara, baina epaiak kontrakoak izan ziren eta Europako auzitegietara jo dute.

Orain, ordea, auzia beste guda-plazara aldatu dela dirudi. Izan ere, LKB aplikatzen hasi zirenetik hilabete batzuk igaro direnean, hainbat afera Lan Magistraturako Conseil des Prud’Hommes-era iritsi dira langileek beren kanporatzea bidezkoa ez dela izan argudiatuta. Epai batzuek oihartzun handia izan dute, batik bat, Longjumeauko Kontseilukoak, langilearen alde agertzeaz gain, sekulako arrazoibide juridikoa kaleratu duelako, baita kontratu motaren legezkotasuna bera zalantzan jarri ere.

Kasazio Auzitegiak joan den martxoan ebatzitakoan oinarrituta, Nazioarteko Lan Erakundearen Hitzarmenaren 158. artikuluak dioenaren arabera, Prud’Hommes Kontseiluek eskumena dute kontratua eteteko erabili diren arrazoibideen zuzentasuna epaitzeko. Justizia Ministerioak ukatzen ziena, beraz, ezeztatua geratu da, Estatu frantsesak, hitzarmena sinatua duenez gero, arautegi hori lehentasunez betetzea behartuta dagoelako.

Ordena publikoa jokoan

Gauzak okertzeko, martxoan Ministerioak zirkular bat igorri zien kontseiluetako idazkaritzei, auzitegietara heltzen diren LKB kasu guzti-guztien informazioa eta bilakaera estatuko Fiskaltzari helarazi diezaioten eskatuz. Justizia Ministerioak dionez, «ordena publikoa jokoan dagoen unetik, jurisprudentziak helegitea aurkezteko eskubidea aitortzen dio Fiskaltzari». Pascal Clementek zuzentzen duen Ministerioaren zirkularrak oso harrera txarra izan du Prud’Hommes Kontseiluetan. Baionakoan bertan, biziki salatu dute esku-sartze hori eta «presioa egiteko helbu- rua» ikusi dute horren atzean.

Horrela, Frantziako Abokatuen Sindikatuko Beñat Etxeberrik zioen demokraziaren beraren hiru zutabeak, hots, botereen banaketa, epaileen inpartzialtasuna eta Estatuaren inpartzialtasuna, hankaz gora jartzen dituela Ministerioaren aginduak.

Hain zuzen ere, datorren asteartean epaituko dira Baionako LBKren lehen bi aferak. Martine Bisauta CFDTren aldetik Kontseiluko partaide denak irri mirriz esan zuen «beste zereginik ez duenez gero, beharbada fiskala bertaratzen» ikusiko dutela.

Anne-Marie Mendiboure abokatuak LKBk ez duela zuzenbideko arautegia osatzeko inongo beharrari erantzuten adierazi zuen:«Dagoeneko 46 lan-kontratu mota daude. Gobernuaren premiak ideologikoak dira batez ere, ez juridikoak». Gainera, Lapurdiko kontseilukideek uste dute, gorabehera horiekin guztiekin, ugazabek berek ere mesfidantzaz hartzen hasi direla kontratu mota horiek, legeriaren aldetik gauzak argi ez daudelako.

Mendibourek aldizkari ezagun batek argitaratutakoa ekarri zuen gogora:«Le Canard Enchainek esan zuen LLK kalean zendu zela eta LKB, berriz, sekulako oinaze juridikoen artean hilko dela. Gu horrela izan dadin ahaleginduko gara».

De Villepini hainbesteko kostua eragiten ari diren erreformek Magistraturarekin egin dute talka. Emaitzari so egin behar orain. -



Denbora eta kalte-ordainak gutxitu
Prud’ Hommes Kontseiluak (PHK) 1979an jarri ziren abian langile eta ugazaben arteko gorabeherak konpontzeko. PHK ugazaben eta soldatapekoen ordezkariak osatzen dute eta era parekidean funtzionatzen dute. Akordio batera heltzea dute helburu eta, lortzen ez dutenean edo berdinketa gertatzen denean, epaile profesional batek zuzendutako audientzia egiten dute.

Kontseilariak ez dira epaile profesionalak. Estatuak finantzatzen ditu haiek lan egiten duten enpresei kalteordainak emanez, PHKetarako lanetan igarotako orduen truke.

Udazkenean aztertuko den «Parte hartzearen Legearen» baitan, kontseilariei auziak aztertzeko eta epaiak idazteko denbora eta konpentsazio ekonomikoak murrizteko neurriak aurrez ikusten dira. Sindikatuak haserre daude, kontseilariei lana era egokian egitea galaraziko dietela-eta. Gainera, haien independentzia mugatzeko arriskua ere ikusten dute Gobernuaren legean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Una de romanos, esta vez en Euskal Herria
Mundua
Ismail Haniyeh propone un alto el fuego que Tel Aviv desprecia desoyendo a la izquierda
Jendartea
Da a luz una mujer británica de 62 años
Kirolak
«Por encima de los nombres está el tipo de club»
Kirolak
Hondarribiak sekulako abileziarekin lortu du Ligako lehen garaipena
Euskal Herria
Batasuna se reúne con todos los partidos excepto con PP, UPN y UMP
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss