GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-07-09
Ramalatik Bilbora, palestinarren alde euskal herritarren elkartasuna
Ia mila lagun izan ziren atzo Arriaga Plazan, Askapenak eta Komite Internazionalistek egindako deialdiarekin bat eginez. «Israelekin harremanak eten!» zioen pankartak. Zanpantzarren txano ikusgarriak jantzi zituzten antolatzaileek, Gasteizko Judimendiko Momotxorroak Palestinan egiten ari diren agerraldiei agur egiteko.

BILBO

Atzoko arratsalde beroa eta uda partean ohikoak diren planen gainetik, palestinar herriaren alde deitutako manifestazioak mila lagun inguru biltzea lortu zuen Bilbon, antolatzaileek egindako kalkuluen arabera.

Bandera palestinarrez jositako martxak Arriaga plazan izan zuen hasiera eta amaiera. «Israelekin harremanak eten! Autodeterminazioa herriontzat» zioen pankarta zihoan buruan, eta antolatzaileek zanpantzarren txano ikusgarriak jantzi zituzten, Gasteizko Judimendiko Momotxorroek herri palestinarraren alde eta Israelgo Armadaren aurrean egindako agerraldiarekin bat eginez.

«Palestina Aurrera», «Utzi bakean Palestina» edota «Estado de Israel, estado terrorista» bezalako leloak entzun ahal izan ziren manifestazioa hasi eta berehala, aurrealdean zihoan furgonetaren megafoniaren laguntzarekin.

Talde antolatzaileen ordezkariek esku orriak banatu zituzten oinezkoen artean protestaren zergatiak azalduz, Israelekin harremanak eteteko eta Estatu horri boikota egiteko eskatuz.

Askapena eta Komite Internazionalistak talde antolatzaileek deialdiak jasotako erantzuna nabarmendu zuten, «ikuspuntu kuantitatibo eta kualitatibotik, atxikimendu ugari jaso baitugu». Batasuna,EHAK, EPK (PCE), EHK (Euskal Herriko Komunistak), Ezker Batua, Bizkaiko Aralar eta LAB, ELA, ESK eta EHNE sindikatuen atxikimenduez gain, Bilboko atzoko martxak Bilgune Feministaren eta hainbat elkarteren aldeko mezua jaso du. Ruben Sanchez Bakaikoa Askapeneko kidearen esanetan, «izugarri positiboa» izan zen atzoko martxa, deialdia egiteko erabakia astelehenean hartu baitzuten, «egoera larriaren aurrean».

«Aspalditik ari gara Israelen kontrako kanpainarekin, eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua zela uste genuen, horregatik mobilizazio hau, gure instituzioei, enpresaburuei eta unibertsitateei Israelekin dituzten harremanak eten ditzaten eskatzeko», azaldu zuen Sanchezek.

Bestalde, Batasunak, atzoko protestarekin bat egin zuen taldeetako batek, herri borondatea errespetatzearen beharra nabarmendu zuen. «Borroka bideetako bat Israelekin lotura guztiak apurtzea izan daitekeela pentsatzen dugu», esan zuen Mikel Etxaburu mahaikideak.



«El mundo ha de parar la invasión israelí», claman en Indonesia

YAKARTA

Cientos de musulmanes quemaron ayer banderas israelíes y estadounidenses en Surabaya, 800 kilómetros al este de Yakarta, para protestar por la ofensiva israelí. Los manifestantes se enfrentaron con la Policía frente a la sede diplomática de EEUU tras intentar entrar en el edificio. «El mundo tiene que detener la invasión israelí ­indicó Abdul Rohim, uno de los organizadores­. Si no, los judíos y americanos continuarán atacando a los palestinos y musulmanes de todo el mundo».

Una de las movilizaciones pro palestinas más multitudinarias de la jornada tuvo lugar en Rabat. Unas 15.000 personas participaron en la manifestación convocada por varias organizaciones políticas y sindicales. El Gobierno marroquí fue criticado por los participantes, que cuando llegaron ante el sede del Parlamento se sentaron en forma de protesta y lo calificaron de «cámara y gobierno de los borregos». La mayoría de las pancartas y frases coreadas estaban inspiradas en los versículos del Corán. Los manifestantes exhibieron retratos de los líderes de Hamas.

Las manifestaciones fueron muy numerosas el pasado viernes. La más espectacular tuvo lugar en Teherán, la de Kuala Lumpur (Malasia) exhibió mensajes en inglés y la de Dhaka (Bangladesh) pidió castigar a Israel, como las de Washington, Buenos Aires, Barcelona y Madrid.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Una de romanos, esta vez en Euskal Herria
Mundua
Ismail Haniyeh propone un alto el fuego que Tel Aviv desprecia desoyendo a la izquierda
Jendartea
Da a luz una mujer británica de 62 años
Kirolak
«Por encima de los nombres está el tipo de club»
Kirolak
Hondarribiak sekulako abileziarekin lortu du Ligako lehen garaipena
Euskal Herria
Batasuna se reúne con todos los partidos excepto con PP, UPN y UMP
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss