GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-07-09
Julen Murgoitio
Kodea

Hain zen zaila?. Aitortu behar dut ez nuela pertsonalean ezagutu ez Pinotxoren aita ez Ama Birjinaren gizona, ni arotzen familiakoa izan arren. Baina arotza ez banaiz ere, ez zait hain zaila begitantzen mahai bat eta bost aulki egin eta hotel bateko gelara biltzea, elkar hobeto ezagutu nahi dutenek elkar hobeto ezagutu dezaten; aulkia ipurdiak eta mahaia ukondoak atseden hartu dezan solasaldian. Ba, itxura batean, ustez hain gauza sinplea den horretara ailegatzeko hamaika zeharkaldi bete behar izan dira bost basamorturen barrena. Ahalegin horren lekuko, hotelaren aurreko aparkalekuan ziren dromedarioak, neke-neke eginda, arnasestuka, harea pilo behatzen artean; eta egarri. Eta hori noiz gertatu eta XXI mendean duela urte batzuk abiatuak garen unean. Ene, ene!. Tira ba, argazki horrek mugarria jarri du dagoeneko, horretan dromedarioak ageri ez arren. Pentsatzen hasita euskaldunon azkeneko ibilbidean, horren aurretik ez zen argazki-kamerarik, zein izan den honen aurreko mugarri-argazkia, orain hogeitasei urteko hura dator gogora, haizeak ikurrina Himalaiako tontorrik tontorrenean astindu zuenekoa. Espero dezagun hurrengoa lehenago etortzea, Euskal Herriko lehendakari andereak Palestinako presidente andereari Trebiñoko plazan ondo etorria egingo duenekoa.

Baina horretara ailegatzeko hainbat aulki eta mahai osagarri beharko dira, eta basamortu gehiago ezagutu ere, seguruenik. Baina, batez ere, hiztegia da gehien landu beharko dena, beste basamortu guztien gainetik, aurrekoa ahoa zabaldu eta berbetan hasten zaizunean zertan demontre dagoen jakin dezazun. Ez da lan makala izango, ez. Pentsa, autodeterminazio hitzak hamaika ulerkera ditu, bat izan ezik beste guztiak ulertezinak direla. Eta nahastea txikia balitz horra gauzak argitzen datorrela kimikari jelkidea: autolimitazioa proposatu berri du; eutsion, eutsiok!. Telebistako iragarki bat pasatu zait buru aldetik horrelako batean: autoemozioa. Neure lehenengo zalantza, beste zalantza guztien abiaduda, auto horrekin dut. Zertaz gaude? nork bere herrian burujabe egin dezakeenaz ote? errepideetan gaur bai eta bihar ere bai metatzen diren zer gurpildun horietaz akaso? ala beheko estatuko epaitegi nazionalak hango txurroen modura egiten dituen autoez?. Argitu beza kimikariak, ilunpetik ateratzeko. Horren alderdikideek harrobiei eta zementuari dioten mirespen disimulubakoa ezagututa argi baino argiago dago bere autolimitazio horrek ez duela autoen limitaziorik ekarriko; are gehiago, beheko estatuaren gobernuak autolimitatzeko inongo gogorik ez duenez hemengoa autolimitatzeak biderkatu egingo luke harako joan-etorrien beharra, beti ere autoz egingo liratekeenak. Hauxe kolpea!. Gainera, zer limitazio eta limitazio oste? autolimitatzeko ere autodeterminatzeko eskubidea behar da aurretik!. Ama! Ez dakit zirkulazio kode berriko puntu-sistemak helburua lortuko duenentz, baina beharbada egokia litzateke horrelakorik jartzea politika kodean, gauzak nahasten hasita puntuak kentzeko politikariari, eta puntu barik geratuta, dzast! oposiziora, argazkitik kanpo! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Una de romanos, esta vez en Euskal Herria
Mundua
Ismail Haniyeh propone un alto el fuego que Tel Aviv desprecia desoyendo a la izquierda
Jendartea
Da a luz una mujer británica de 62 años
Kirolak
«Por encima de los nombres está el tipo de club»
Kirolak
Hondarribiak sekulako abileziarekin lortu du Ligako lehen garaipena
Euskal Herria
Batasuna se reúne con todos los partidos excepto con PP, UPN y UMP
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss