GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-07-09
Josu Astrain Unanua - Administrazioan Euskaraz Taldea
Berandu etorri den epaia

Administrazioan Euskaraz taldeak 372/2000 Foru Dekretuaren inguruan Auzitegi Gorenak eman duen epaia baloratu nahi du.

Lehenengoa:- Afera Auzitegi Gorenera iritsi bada, Nafarroako Gobernuak kasazio errekurtsoa tartekatu zuelako da. Nafarroako Gobernuak hainbat argudio eman zituen Dekretu horren legaltasuna defendatzeko, Euskararen Kontseiluaren txostena eta Funtzio Publikoarena Dekretuaren sortze prozesuan egin ez zirelako, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auziekiko Aretoak modu erabatekoan baliorik gabe utzi ondoren.

Bigarrena: -Auzitegi Gorenean eztabaidatu dena hori izan da: Ea benetan ezinbestekoak ziren txosten horiek. Hori izan zen arrazoia Dekretua eta ondorengo ekintza plana baliogabekotzat jotzeko. Auzitegi Gorenak ezinbestekotzat jo ditu txosten horiek eta Nafarroako Gobernuaren kasazio errekurtsoak baztertu ditu. Zoritxarrez, hori besterik ez dugu. Auzitegi Gorenak ez du elebitasunaren aldeko epaia eman, eremu mistoari dagokionez, batzuek itsututa horrela interpretatu duten arren.

Hirugarrena: -Kasazio errekurtsoa aurkezteko arrazoia hauxe izan zen: 372/2000 Foru Dekretua aplikatzen jarraitzea, 29/2003 Foru Dekretua egiten zuten bitartean (eduki berberaz, baina bi txosten horiek ongi lotu ondoren).

Laugarrena: -Kasazio errekurtsoak bere funtzioa bete du. 135/1994 Foru Dekretuak euskararen balorazioari dagokionez, betebehar batzuk ezartzen zituen eremu euskaldunean eta mistoan. 372/2000 Foru Dekretuak ezabatu zituen eta orduz geroztik horrela aplikatu da. Epaileen arabera, aldaketa ongi egin zen (hein handi batean, bederen) 29/2003 Foru Dekretuarekin, baina praktikan edukia aplikatzen ari da 2000. urtetik (baita Aretoak baliogabekotzat jo ondoren ere).

Eremu mistoko Udal askoren deialdi anitz errekurritu ziren 372/2000 Foru Dekretua balioga- bekotzat jo ondoren, 135/1994 Foru Dekretuan oinarrituta. Epaileek baztertu zituzten, baliogabekoa jotzeko epaia oraindik irmoa ez zelako. Behin ere ez zuten aplikatu beste kasu batzuetan aipatu eta aplikatu duten Zuzenbide-abiaburua: Zuzenbidearen aurkako arauak ez direla aplikagarriak.

Orain, jakina, garbi geratu da 29/2003 Foru Dekretua onartu baino lehen aplikatu beharreko Foru Dekretua 135/1994 Foru Dekretua zela eta eremu mistoko Udal askoren deialdien aurkako errekurtsoak ongi oinarrituta zeudela. Baina epaileen erabakiek Auzitegi Gorenera jotzera behartzen zuten eta ekonomikoki ez zen bideragarria. Hortxe geratu dira bidegabekeria asko: Aurizko Udala, Zizurko Udala, Iruñerriko Mankomunitatea eta Uharte-Iruñeko Udala izan dira baliorik gabeko Dekretu batean oinarrituta ekintza ilegalak egin dituztenak eta Auzitegi Gorenekoak ez diren epaileen babesa izan dutenak.

Bosgarrena: -Agian, orain, eremu mistoan elebitasuna aplikatzeari dagokionez, Nafarroako Gobernuak bere jarrera aldatuko du. Baina ez da egia Auzitegi Gorenak horretara behartzen duenik. Europako gutxiengoen hizkuntzen Gutunaren aplikazioa aztertzeko Europako Adituen txostenak hauxe dio: eremu mistoan ezarrita dauden neurriek garbi uzten dute Eurokartak ematen duen babes osoa hor ere aplika daitekeela. Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordeak ere Eurokartaren babesa Nafarroako eremu mistora zabaltzea gomendatzen du.

Momentuz, hori da Nafarroako Gobernuak bere politikaren inguruan hausnarketa egiteko duen helduleku bakarra.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Una de romanos, esta vez en Euskal Herria
Mundua
Ismail Haniyeh propone un alto el fuego que Tel Aviv desprecia desoyendo a la izquierda
Jendartea
Da a luz una mujer británica de 62 años
Kirolak
«Por encima de los nombres está el tipo de club»
Kirolak
Hondarribiak sekulako abileziarekin lortu du Ligako lehen garaipena
Euskal Herria
Batasuna se reúne con todos los partidos excepto con PP, UPN y UMP
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss