GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-09
26 urte ilunetan, sorterria esperoan
Giltzapean 26 urtekoibilbide iluna betezuen atzo Jose MariSagardui «Gatzak».Harentzakoelkartasun keinu orobere senitartekoekjaso zuten Zornotzan,finean haiek baitirapresoarentzat«bizipozik handiena»,eta «sorterriarekin duen lotura estuena.Bere askatasunarenaldeko mezuak 500 bat lagun bilduzituen. Faltan diren«herriko seme» oroere, gogoan.

Txalo zaparrada. Hori izan zen atzo Jose Mari Sagarduiren senitartekoei begirunea eta elkartasunik beroena helarazteko zornotzarrek egin zuten keinurik argiena. Hala egin zitzaien Zelaieta parkera ongietorria, eta hala agurtu zen kasik ondorengo ekitaldia ere.

Gatzak 26. urtemuga tristea bete zuen atzo giltzapean; Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren baitan kartzelan egindako ibilbiderik luzeena, alegia. Eta, hitzordu biribila iazkoa izan bazen ere, aurten, beste behin, haren askatasunaren aldarrikapenak hartu zuen protagonismo nagusia bere sorterrian.

Horretarako, 11.00ak aldera elkartasun martxa egin zen Zornotzako 30 eragile sozial, sindikal, kultural zein kirol talde baino gehiagoren parte hartzearekin. Kartzelan betetako 26 urteen adierazgarri, ekimena 26 puntutan banatu zen herri osoan barna, eta horietako bakoitzean Gatzaren askatasuna eskatzen zuen lekukoa pasatzen zion talde batek besteari.

Megafonia lagun, 12.30erako minutu batzuk falta zirenean iritsi ziren guztiak plazara, eta orduantxe egin zen presoaren senideekiko lehen txalo sorta ederra. Haren gurasoek, neska-lagun Kontxa Lunak eta Goiztiri alaba txikiak hartu zuten-eta elkartasun martxa Zelaieta parkera bideratzeko ardura. Atzean zituzten bizilagun gehienak ezezik, senideek ere soinean zeramatzaten Sagarduiren aldeko elastiko urdinak; «Gatza askatu, amnistia osoa» leloa zuten, haren erretratuaren alboan.

Kolore urdin hori izan zen hala ikurrinenekin zein preso politikoen herriratzearen aldeko banderekin nahastu zena parkean. Eta eguzki izpiak ahal ziren bezala itzaletan ekidinez, ordu erdi inguruz elkarretaratzea izan zen gero, «Status politikoa orain. Gatza etxera!» zioen pankartaren inguruan.

Tarte horretan, gainera, bertan elkartutako 500 bat lagunen parte hartzeari herriko hainbat denda eta tabernaren aldarrikapena ere gehitu zitzaion. Hain zuzen, pertsianak jaisteko gonbitea luzatu zitzaien horiei, eta erantzuna nabarmena izan zen. Hainbatek «Gatza askatu» zioen pegatina antzeko bat ere eskegita zuten erakusleihoetan.

Txalapartari trebea

Txalapartari fin bat izan zen ekitaldiari hasiera ematen lehena. Bizilagun aditua alboan zuela, Goiztiri alabak makilak modu trebean astindu baitzituen herritarren irribarre atsegina eraginda. Aiton-amonak eta ama bera ere parean zituen. Irudi polita, ezbairik gabe.

Adarra edo txalaparta eta dultzainak eskainitako tartea ere izan zen. Eta, gerora, bertsolarien jarduna. Haietakoren batek aipatu zuenez, «demokraziarik izan bagenu gaur horre- lakorik ez zan», edota «euskal presoen aldeko gudan, ezin da egin su-etenik».

Kioskoan hitza hartu zuenak esan zuenez, «zoriontzekoa» da elkarte zein bizilagun anonimo andanak presoari agertutako elkartasuna, bai eta herritar baten eskubideen alde bat egin izana ere, «guztien konpromisoa behar baita Gatza eta besteen egoerari» aurre egiteko.

Gogorarazi zuen gainera, Sagarduik ezarri zioten zigorraren hiru laurdenak aspaldi bete zituela eta, beraz, Jaengo kartzelan «mendeku politikaz bahituta» dutela egun.

Ohorezko aurreskua eta loreak ere senideei. Baina, Sagarduitarrak ezezik, halabeharrez gainontzeko errepresaliatu politiko zornotzarrak ere izan zituzten gogoan. Gatzak igorri gutuna preso ohi batek irakurri zuenean ere, mezu hori helarazi zuen, txaloz indartutakoa.

Askatasuneko kide batek preso eta iheslari politikoen aurkako erasoak salatu, eta prozesu-an lanean jarraitzeko deia egin zuen, «gatazka konpontzeko bide gogorra dugu egiteko, baina merezi du», esanez. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Una de romanos, esta vez en Euskal Herria
Mundua
Ismail Haniyeh propone un alto el fuego que Tel Aviv desprecia desoyendo a la izquierda
Jendartea
Da a luz una mujer britįnica de 62 ańos
Kirolak
«Por encima de los nombres estį el tipo de club»
Kirolak
Hondarribiak sekulako abileziarekin lortu du Ligako lehen garaipena
Euskal Herria
Batasuna se reśne con todos los partidos excepto con PP, UPN y UMP
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss