GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-09
Errauste sistemari ezetza eman diote Oarsoaldean ere
Errauste-planta Landarbason kokatzeari, zein errausketa sistema berari aurkakotasun osoa adierazi zioten Errenteriako manifestazioan parte hartu zuten ia 2.000 lagunek. Ingurunearen natura aberastasunaz gain, Añarbeko urtegiaren ondorioz kaltetuak «gipuzkoar guztiak» direla azaldu zuten.

ERRENTERIA

Oarsoaldeko biztanleek Errenteriako kaleak hartu zituzten atzo Gipuzkoako Diputazioak Landarbaso ingurunean kokatu nahi duen errauste-plantari aurkakotasun osoa erakusteko. Are gehiago, errausketa sistema berari uko egiten diotela ziurtasunez erakutsi zuten bertaratu ziren ia 2.000 pertsonek.

Oarsoaldeko herritarrez gain, Gipuzkoa osoko biztanleak hartu zuten parte protesta ekitaldian eta, ohikoa den moduan, ingurumenaren defentsarako taldeek ere ez zuten huts egin deialdira.

Hondakinen kudeaketarako irtenbide egokiagoaren aldeko apustua exijitu eta San Markos zabortegiaren itxiera aldarrikatu zuten manifestariek afixen bidez eta, “Errauste-plantarik ez! Añarbe-Landarbaso” lema aurretik hartuta ekin zioten manifestaldiari. Hautatutako leloaren gainean galdetuta,antolatzaileek azaldu zuten errauste plantaren kokalekua izan daitekeenaren eta Añarbeko urtegiaren arteko lotura nabarmendu nahi dutela.

Horrela, eta eguraldi bikainaz lagundurik, herriko plazatik abiatu eta erdiguneari bira eman ostean hasierako leku berean amaitu zen ekimena, hau da, herriko plazan. Bertan zain zituzten soinujoleak, ekitaldirako moldatutako kanta eta guzti, eta, abeslariaren ekimenez, plazara inguratu zen guztia jarri zen kantari. Bertsolariek ere hartu zuten parte ekitaldian eta, gisa horretan, jai giroa nagusitu zen errausketaren aurkako manifestazioan. Hala eta guztiz ere, ez zituzten ekimena antolatzera edo bertan parte hartzera eraman zituen arrazoiak ahaztu.

«Eta Errenteriako Udala?»

Amaierako komunikatuan, errauste-plantak Landarbasora zein Gipuzkoa osora ekarriko dituen ondorioen gainean aritu ziren Iñaki Perez de Arriluzea eta Mikel Lizarralde Landarbasoko biztanleak. Hala, parajea AiakoHarria parke naturalaren ­Natura 2000 Europako Sarearen baitan dagoena­ sarreretako bat dela;Donostiako Udalak Plan Orokorreko memorian Landarbasoko balio natural, paisajistiko eta arkeologikoak nabarmentzen dituela ­haritzak, erreka, basoa, desagertzear dauden espezieak eta anfibioz, ur-hegaztiz eta landarez betetako aintzira­; gipuzkoarrek aisialdirako gune gisa erabiltzen dutela; eta Añarbeko urtegia ­360.000 pertsona urez hornitzen dituena­ eragingo dituela ekarri zuten gogora.

Era berean, manifestazioarekin bat egin ez zuen Errenteriako Udalak hartutako zenbait erabakiren gainean ere mintzatu ziren: «Gizartearen eskaerari erantzunez eta biztanleariaren hazkundeak hala eskatuta, zonaldea aisia gune eta naturarekin bat egiteko eremu gisa sustatzen ari da Errenteriako Udala bera. Naturbide zerbitzua ipini, errepidea egokitu eta garraio publikoa jarri ditu martxan». Aurrez azaldutakoarekin, argi utzi zuten errauste-planta eta naturarekin bat egitea ez datozela bat.



Donostialdeko zabortegia 30 urtez
ERRENTERIA

«Berriro ere, 30 urtez Donostialdeako zabortegi izan den eskualde honetan ipini nahi dute Gipuzkoa osoan inork nahi ez duen instalazioa. Pasaiako portua, zentral termikoa, eraikitzear dauden era guztietako garraio azpiegiturak eta, oraingo honetan, errauste-planta jarri nahi dute. Erakundeek bereziki eskualde honetarako diseinatua dirudien zabor lurraldea osatzeko ezaugarri berriak ote ditugu begien aurrean?», galdegin zuten Landarbasoko biztanleek.

Egoera aintzat hartuta, instituzioetako ordezkariei gaia berriro azter dezatela eta errausketaren auziak gizartean izango duen eragina aintzat har dezatela exijitu zieten.

Diputazioak eta Donostiako Udalak Italiara egindako bidaien gainean ere mintzatu ziren: «Gure kontura Europara egin dituzten bidaietan ikusitako guztiaren berri man dezatela exijitzen diegu, datu guztiak plazaratuz ».

Ez hemen, eta ez inon

Ziurtatu zutenez, ez dute ingurumenarekiko irizpide «serioak» jarraitu eta herritarren nahia kontuan izan gabe hartutako erabakirik onartuko: «Guretzat nahi ez duguna, beste inorentzat nahi ez dugulako», adierazi zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Una de romanos, esta vez en Euskal Herria
Mundua
Ismail Haniyeh propone un alto el fuego que Tel Aviv desprecia desoyendo a la izquierda
Jendartea
Da a luz una mujer británica de 62 años
Kirolak
«Por encima de los nombres está el tipo de club»
Kirolak
Hondarribiak sekulako abileziarekin lortu du Ligako lehen garaipena
Euskal Herria
Batasuna se reúne con todos los partidos excepto con PP, UPN y UMP
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss