- Nafarroako herri kirol Txapelketak
Harri-jasotzaileen txapela Larretxeak jantzi du
IRUÑEA
Patxi Larretxeak jantzi zuen atzo Nafarroako harri-jasotzaileen txapela, aurreikuspen guztiak betez. Arantzako kirolari beteranoa nagusi izan zen harri guztiekin, eta alde nabarmena kendu zien lanean aritu ziren beste kirolariei.
«Harri bakoitzarekin uste dut topera joanda jasoaldiren bat gehiago eman nezakela. Nire pena bakarra gaur Perurena hemen ez izatea da. Iaz jasoaldi berdinak eman genituen, baina berak kilo gehiago jaso zituen, eta gaur irabazi niezaiokela uste dut», esan zuen txapeldunak. Kirolari bakoitzak minbututan 125eko zilindroa, 112,5ko kubikoa eta 100eko bola erabili zituen.
Harri-jasotzaileen sailkapena
Barberena anaiek irabazi zuten Nafarroako trontzalari Txapelketa. Bikoek kana-erdiko bati 14 epai etzanda eta lau zutik eman zizkieten.
Trontzalarien sailkapena
Bestetik, Xabi Seinek irabazi zuen Nafarroako lasto-altxatze Txapelketa, eta Murgiongo-Bakaikoak, kadete mailako trontzalariena.
|