- Sega
Gazteluarrek finalerdietan izateko txartela lortu dute
LARRAITZ
Ez zen ezusterik izan, eta bi gazteluarrek lortu zuten atzo Euskal Herriko Txapelketan izateko txartela. Aranalde eta Gabirondo ziren aurrera egiteko bi faboritoak atzo, eta biek bete zuten helburua. 100 ikusle inguru besterik ez ziren batu atzo Larraitzen EuskalHerriko Txapelketako bigarren kanporaketa ikusteko. Belarra ona zegoen, zorua, berriz, ez horren ona, baina segalariek egindako lanak ez zuen aitzakiarik izan, hirurek belarra azpi-azpitik moztu baitzuten.
Jendearen zalantza zeinek irabaziko zuen jakitean zegoen, denek uste baitzuten gazteluarrak sailkatuko zirela. Gipuzkoako finalean lehiatu ziren Aranalde eta Gabirondo azkeneko aldiz, eta azken honek lortu zuen txapela. Atzo, Aranaldek ordukoa itzuli zion. Ordu erdiko lana zuten, eta Aranalde hasieratik aurreratu zen sailetan, beti lehenengo izan zen. Bigarren, beti Gabirondo izan zen, eta Albizua azkena. Amaierako emaitzarekin ez du horrek beti zer ikusirik izaten, azkenean belarra pisatu egin behar izaten baita, baina atzo sailak amaitu bezala izan zen sailkapena ere.
Gaur Azkaraten, azkeneko kanporaketa jokatuko dute. Goikoetxea, Kanflanka eta Alkorta neurtuko dira (19.00).
Sailkapena
|