GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-07-14
Imanol Azpiroz - Gipuzkoako erraustearen aurkako koordinakundearen kidea
«Demokrazia parte hartzailea»: ilusio bat utopia izatera kondenatua

Ekainaren 22an Donostiako Udalean oso pleno esanguratsua egin zuten. Plenoaren interesa piztu zuen gaia jakina zen, bertan erabaki behar baitzen errauste-plantaren kokapena. Nahiz eta arazoa ez den «errauste-planta non kokatzen den», baizik eta «errauste-planta bera», jendeari egia zein den ezkutatu nahian jarraitzen dute. Ahalegin honen beste adibide bat Donostiako udaletxean eman zen; Udalbatzako aretoaren ate nagusia ireki, eta demokrazia parte hartzailea bultzatzeko herritarrak gonbidatu ordez, ahalik eta traba gehien jartzea erabaki zuten, jendea udaletxera sartzeko orduan, bertan zirenen haserrea areagotuz. Nahiz eta neurri horiek hartu, uste zuten baino jende gehiago bildu zen Udalbatza aretoan, eta orduan plenoa bertan behera uzteko erabakia hartu zuten, gune lasaiago batera joanez jende aurrean eurak lotsarazten zuten hori bozkatzeko.

Gero telebistan ikusitakoaren arabera, garbi dago Donostiako Udalean bi alderdi mota dauzkagula: alde batetik erraustearen aurkakoak, bertan IU/EB dagoelarik, eta Baga Boga ere egongo zelarik bere partehartzea utziko balitz, eta gainontzeko guztiak erraustearen aldekoak. Azken talde horretan beste sailkapen bat egingo genuke:

Erraustearen aldeko damutuak. Odon Elorza eta udaletxeko bere kideak. Behin eta berriro nabarmentzen dute errauste plantarik ez dutela nahi, baina horren aldeko boza ematen dute. Erraustearen aurka benetan egonez gero, erakustea erraza daukate: zaborra gaika biltzeko esperientziak bultza ditzatela, materia organikoa bereizita bilduz, eta zati organiko horrentzako konpostatze instalazioak egin. Hasteko, Donostiako CAMAn onartutako bilketa selektiboaren esperientzia pilotuak aurrera eramatea nahikoa genuke.

Erraustearen aldeko oportunistak. PP. Gasteizen kudeatze biologikoa defendatzen dute, eta materia organikoa erretzea pentsatze hutsak izutzen baditu ere (gehienbat ura baita), hemen guztiaren gainetik defendatzen dute, batez ere, arerio politikoa gastatzeko balio badu. Bere jarreraren egokitasunaz hain konbentzituak daude, bozkatzeko garaian abstenitu egiten direla.

Erraustearen aldeko konbentzitutakoak :PNV eta EA. Zaborra kudeatzeko sistema honen aldeko apustua foro guztietan egiten dutenez gero, datozen hauteskundeetako bere programa elektoralean jarriko duten konfiantza daukagu, eta beraien mitinetan zabal dezatela nahi dugu. Duela urte batzuk, Lemoizen kasuan eta Deban ere, energia nuklearraren alde egin zuten. Energia mota hori edo Kaosaren artean erabaki behar zen. Gaur egun ez dira horretaz gogoratzen, baina memoria historikoa ez dugu ahaztu behar.

Hala ere, badago gai bat, erraustearen aldeko alderdi guztiak lotzen dituena. Erabaki bat hartzeko orduan denak presionatuak daude, baina benetako presioa sektoreko enpresek sortzen dutena da. Enpresa horien inposizioa argia da; Gipuzkoako zaborren kudeaketa dena delakoa izanda ere, modu handikian izan behar du. Azpiegitura handiak egin behar dira. Horrek, beraien eraikuntzako etekin handiez gain, garraio eta mantentze behar handia du.

Ez du axola zabor kopuru handiak gune batean biltzeak dakarren ondorioak, arazo hauei aurre egiteko, azpiegitura gehiago beharko baitira. Arrazoi honengatik, ahal den guztia egingo dute, erraustearen proiektua aurrera ateratzeko. Hori lortzea posible ez balitz ere, kudeaketa alternatiboa modu handikian egitea behartuko dute.

Makro instalakuntza horiek, gutxi batzuk kontrolatuko dituzte. Gipuzkoako zaborrak modu egokian kudeatu ordez, lurralde guztiko zaborren negozioa talde berezi baten esku uztea da beraien helburua.

Duela hilabete, Estatuko Ingurumen Saileko Ana Rodriguez andreak Gasteizen esan zuen, nahikoa dela horrenbeste makro-instalakuntzak egitea, ikusi delako arazo asko ematen dutela, eta badela garaia, azpiegitura txikiago eta hurbilago batzuen aldeko apustua egiteko, askoz egokiagoak direlako. Halaber, zaborren kudeaketa arrazionalizatu nahi baldin bada, nagusiena bilketa selektiboa egitea dela esan zuen. Zaborrari edozein tratamendu biologikoa emateko, baita erraustu beharra balitz ere, gomendagarria dela bilketa selektiboa egitea.

Hori dena Donostiako Udaleko erraustearen aldeko alderdi guztiek badakite, baina badakite ere zaborraren bilketa egoki baten bidez zati ezberdinak bilduz gero, errausteak ez duela zentzurik.

Konpostatzearen inguruan Kursaalen egindako beste jardunaldi batzuetan esan zuten, Gipuzkoako populazioaren %68 prest zegoela jadanik zati organikoa banatzeko. Jendearen parte-hartzeari buruzko irakurketa positiboa egin zuten, eta Europar Batasunean birziklatze arloan buruan geundela nabarmendu zen.

Argi dago arazoa ez dela jendearen jarrera, arazoa politikariak dira, ez baitute kudeaketa alternatiboen garapena bultzatu nahi. Ez digute ziria sartuko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
El Puente de Bizkaia es desde ayer Patrimonio Mundial por la UNESCO
Euskal Herria
El PSE traslada a EB que todavía es pronto para «sentarnos todos en una mesa»
Ekonomia
745 días más de cotización para tener derecho a una pensión
Kirolak
Landys y Menchov se van a jugar el Tour
Jendartea
Queda sellado, un año más, el Tributo de las Tres Vacas
Mundua
Israel mantiene el asedio a Líbano y mata a más de cincuenta civiles
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss