Jazz doinuak Baionako karrika eta plazetan
BAIONA
Atzo arratsean eman zioten hasiera Baionako La Ruée au Jazz jaialdiari. Aurtengoa laugarren edizioa dute eta, berriz ere, Lapurdiko hiriburuko kale eta plaza guztietan jazza hedatzen lagunduko du. Atzo arratsean, Stephane Belmondo saxofonista eta Sylvain Luc gitarra-jotzailea elkartu ziren jaialdiko gune nagusian emanaldi berezia eskaintzeko. Gaur, berriz, goizeko laurak arte musika doinuak bazter guztietan hedatuko dira. Besteak beste, Rock School Barbey, Old Skool Funky Family, Dounshaq, Niko Wayne Toussaint eta DJ P3Z entzungo dira. Bihar, egunean izango diren emanaldietatik at, Rabih Abou-Khalil eta bere boskotearen emanaldi nagusia izango da gauean. Aurretik Renaud Garcia Fons eta Antonio Kiko Ruis arituko dira. Jaialdia igandean amaituko da herri bazkariarekin.
|