-Sokatira
Garaipena eskuratzera behartuta dago Nuarbe
DONOSTIA Euskal
Herriko Lur Gaineko Txapelketan, 600 kilotako bigarren jardunaldia jokatuko da bihar Lasturren, Debako auzoan, 17.00etan hasita.Nuarbeko taldea zen faborito txapela lortzeko, baina lehen jardunaldian gertatutakoaren ostean, hori eskuratu nahi baldin badu, bihar irabaztera behartuta dago. Gipuzkoarrak hirugarren geratu ziren estreinako jardunaldian, Goiherri A, eta Gaztedi A aurretik zituela. Emaitzak errepikatuko balira, eta nahiz eta amaitzeko jardunaldi bat falta, ia ezinezkoa izango lukete gorritxoek denboraldi honetako hirugarren txapela lortzea. Aipaturuiko hiru talde horiez gain, Mutriku, Areso, Gaztedi B eta Goiherri B ere neurtuko dira bihar Lasturren. Ekinaldia 17.00etan hasiko da, baina taldeen pisaketak 14.00etatik 15.30era egingo dituzte.
|